Fernando Gómez Bezares Finantza katedradunak "Catholic Social Thought and Sustainability" artikulua argitaratu du "Journal of Risk and Financial Managment" aldizkari zientifikoan, Ana Gómez Bezares Deustuko ikasle ohi eta Espainiako Bankuaren kreditu erakundeen ikuskatzailearekin elkarlanean. Ethical and Economic Alignment ". Open Access https://www.mdpi.com/1911-8074/14/1/11
Lan horretan enpresen iraunkortasunaren kontzeptua aztertu du, Eliza Katolikoaren Doktrina Soziala oinarri hartuta. Enpresa iraunkortasunaren ideia erritmo onean nagusitzen ari da, eta badirudi COVID-19aren krisiak are gehiago bultzatu duela. Enpresa iraunkorrek beren partaide sozial guztien interes eta asmo zuzenengatik arduratu behar dute, stakeholder izenekoak: akziodunak, zuzendariak, langileak, bezeroak, hornitzaileak, hartzekodunak, gizartea oro har... ingurumena eta etorkizuneko belaunaldiak barne direla. Partaideen interesei erantzuten dien enpresa, finantza performance ona mantenduz, iraunkorra da.
Artikuluaren helburua da, ikuspegi etikotik, enpresa-iraunkortasuna aberastea Elizaren Doktrina Sozialarekin.
Artikulu osoa