Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 15Bilboko Campusa

Fernando Díez irakasleak "Desencuentro entre Españ y Francia por la cuarentena: cómo salir del atolladero" argitaratu du The Conversation-en

Fernando Díez Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleak “Desencuentro entre España y Francia por la cuarentena: cómo salir del atolladero”argitaratu du The Conversation-en. Honela hasten da testua: “Pedro Sánchez buru duen gobernuak erabaki zuen joan, den asteartean, 14 eguneko itxialdia eragitea Espainiara datozen bidaiari guztiei. Frantziak txanpon berberaz erantzun dio, “elkarrekikotasun” arrazoiengatik. Alde bakarreko erabakiak hartzearen ondorio logikoa da, argi eta garbi. Espainia, Europako (eta munduko) gainerako herrialdeak bezala arian-arian dabil erabakiak hartzen. Batzuk erabaki zuzenak dira, beste batzuk, ez hainbeste. Batzuk barne erabakiak dira, geuri baino ez digute eragiten, eta, beste batzuek beste herrialde batzuei eragiten diete. Kasu honetan, alde bakarreko itxialdian jartzea erabaki du beste herrialde batzuetatik hona datozen herritarrak. Presaka, erreakzionatzeko ia denborarik gabe, Frantziak berdina egin du Espainiarekin. Botika bera probarazi dio. Elkarren auzokide diren herrialdeen arteko desadostasun baten aurrean gaude". Jarraitu artikulua irakurtzen hemen.


Deustuk bat egin du The Conversation Españarekin, eta, horri esker, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen dibulgazio akademiko eta zientifikoko artikuluak eskuragarri daude plataforma horretan, unibertsitateetatik sortzen den ezagutza zabaltzeko munduko kanal nagusian. Estatuko berrogei erakunde akademikok baino gehiagok egin dute bat dagoeneko elkarte horrekin. Erakunde horren datu basean 2.500 unibertsitate eta nazioarteko ikerketa zentrotako 55.000 egileren datuak daude.


The Conversation-ek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitate baten artean. Misio horretan, behar beharrezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen konplizitatea.