Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 18Bilboko Campusa

Holandako adituek Deustuko ikasleak prestatu dituzte Bizkaian bizikleta bidezko mugikortasun jasangarria sustatzeko

Urriaren 18tik 22ra bitartean, 26 unibertsitateko gaztek (Deustuko Unibertsitateko 16 Business School, Euskal Herriko Unibertsitateko 4 eta Bredako Unibertsitateko 6) bizikletaren bidez mugikortasun jasangarria sustatzeko esperientzia batean parte hartu dute. Programa hori Bizkaian benetako hiru erronka konpontzeko erabiliko da, eta Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bredako Unibertsitateak (Herbehereak) sinatutako hitzarmen baten barrukoa da. Hitzarmen hori Europako erreferentziazko zentroa da hiri eta eskualde plangintza jasangarrirako.

Lehenengo erronka "Durangoko tren geltokia" da trenaren eta bizikletaren erabilera bateragarri egitea, bizikleten aparkalekuei lehentasuna emanez eta ingurune erakargarria sortuz. "Zornotzako Larrea Eskola" da bigarren erronkaren izena, eta honako gai hauek lantzea du helburu: zirkulazioaren segurtasuna, eskola mugikortasuna, aparkalekurik eta/edo azpiegiturarik eza, autoarekiko mendekotasuna, gurasoen portaera eta hezkuntza. Eta hirugarren erronka, "Unibertsitatea Leioa Metroa", ikasleek bizikletaren mugikortasun (elektroniko) jasangarriagoarekiko duten portaeran eragitea da, unibertsitateko gazteen artean bizikletaren kultura bat sortuz, garraiobide gisa duten ohiko erabilera barneratu eta lan merkatuan sartzen direnean erabiltzen jarrai dezaten.

Esperientzia zehatz horiekin, unibertsitarioek, hainbat unibertsitatetako kideekin talde mistoetan antolatuta, honako gai hauei heldu beharko diete: "Nola joan seguru eskolara bizikletaz?", "Nola egin bizikletaz ikasle bizimodua?" Edo "Nola bihurtu mugikortasun ardatz?". Horretarako, jarduera programa bat antolatu da, honako hauek dinamizatuta: Bredako Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko irakasle adituak, sektoreko enpresa liderretako profesionalak, udaletako eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, Bizkaiko lurraldean gaurkotasuneko eta zuzeneko inpaktuko erronkak konpontzen lagunduko dutenak.

Urriaren 18an hasiko den programaren barruan, landa lanaz gain, urriaren 19an eta 21ean egingo diren bi workshopak eta urriaren 22an egingo den sinposio bat daude. Sinposio horretan erronka eta esku hartze txiki bakoitzaren ondorioak aurkeztuko dira, ongizaterako guneak eraikitzeko, autoarekiko mendekotasuna aldatzeko edo klima aldaketarekiko erresilientzia (ura eta ekologia, besteak beste).

Astebeteko lan praktikoa diziplina anitzeko eta nazioarteko talde batean, arlo horretako profesional eta aditu teknikoen laguntzarekin. Gai hauek landuko dituzte, besteak beste: klima aldaketara egokitzea eta hura arintzea, mugikortasun jasangarria garatzea, hirigintza plangintza egokiaren inpaktua, erabakiak hartzeko datu errealak erabiltzea eta komunikatu eta sustatu beharra, pertsonen eta, oro har, gizartearen inplikazioa lortzeko.