Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 24Bilboko Campusa

Executive Education-ek antolatutako #DeustoKeepItUp webinarren zikloan 3.200 parte hartzaile inguru izan dira

Deusto Business Schoolek, asteko hitzorduari leial izanik, dozena bat webinar antolatu zituen Executive Education-en bidez, martxoaren 25etik ekainaren 9ra arte. Helburua izan da covid-19aren osteko etapa berriari modu indibidualean, enpresetan eta gizartean nola aurre egin hausnartzeko, eta ideiak sortzeko gune izatea.

Horretarako, hainbat arlotan espezializatutako nazioko eta nazioarteko 16 irakasle eta adituk parte hartu dute. Webinar batzuk elkarlanean antolatu dira 7 erakunderekin (IMD Business School, HPE, Altran, SAS, BBVA, Petronor eta Real Instituto Elcano). Honako gai hauek aztertu dira: berrikuntza, osasun krisiaren eragin ekonomiko eta soziala, urrutiko ekipoen kudeaketa, pandemia garaiko zibererasoak, deskonfinamenduaren alderdi ekonomikoak, enpresa eta bezero arteko harreman berriak, teknologiak arazoak konpontzeko duen zeregina edo Covid-19aren garai nahasietan logistika katea nola kudeatu.

Guztira, zikloan zehar, 32 herrialdetatik konektatutako 3.200 pertsona inguruk hartu dute parte #DeustoKeepItUp webinarren batean.

Webinarren bideoak ikusteko eta informazio guztia izateko hemen kontsulta daiteke.