Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko otsailak 18Bilboko Campusa

Europako 18 startup lehiatu dira Deustuko Unibertsitatean EDI proiektuaren azken faserako postu bat lortzeko. Proiektu hori da Europan Big Data arloan dagoen enpresen mintegi birtualik garrantzizkoena

Europa osoko 18 startup lehiatu ziren, otsailaren 18an, urrutitik, EDI proiektuaren azken fasera igarotzeko. Proiektu hori da Europako Big Data arloko inkubagailu birtualik garrantzizkoena. Deustuko Unibertsitateak, DeustoTech eta Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetza bidez, koordinatzen du ekimen estrategiko hau 7 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin. Ekimenaren helburua da datu kopuru handiekin lan egiten duten enpresak sendotzea eta Europa arlo horretan erreferente bihurtzea. Startup bakoitzak 80.000 euro arte jasoko ditu proiektuaren fase honetan (100.000 euro arte inkubazio prozesu osoa jarraitzen dutenek).

Ekitaldia Interneten eman zen, youtube kanalaren bidez: https://www.youtube.com/watch?v=I4dwzokMncw . Hilabete batzuetan zehar, startupek "coach" baten aholkularitza pertsonalizatua, prestakuntza, web azpiegiturarako sarbidea eta mentoringa jaso dituzte, eta erakunde kolaboratzaileen datuekin esperimentatzen aritu dira. Datu-hornitzaile diren enpresa horiek, besteak beste, EDP, JOT, RAC eta SONAE, kanporaketa fase honetan ere parte hartuko dute, baita Business Angels eta Europako Inbertsiogile Korporatiboen sareak ere. Asmoa da Europako Datuen Ekonomiako kide esanguratsuak biltzea.

Diego López de Ipiña proiektuaren koordinatzaileak ireki zuen jardunaldia eta startup-ak "Pitch" batean lehiatu ziren, eta epaimahai batek, Inbertsio Funtsen eta Business Angelsen ordezkariek osatuak, negozioaren ikuspegitik zuen sendotasuna ebaluatu zuen. Arratsaldean, inkubagailuaren azken fasera igaroko diren 9 irabazleen izenak eman ziren jakitera.

Proiektuaren gakoak

EDI proiektuaren helburua da erantzuna ematea Europan datu hornitzaile handien erronkei irtenbidea emateko eta horiei balioa ateratzeko gai diren ekintzaileak izateko gero eta premia handiagoari. Ildo horretan, EDI inkubagailuak aukera ematen die enpresa berritzaileenei Europako hainbat herrialdetako konpainien datuekin lotutako arazo errealak konpontzeko, hala nola Bartzelonako bide segurtasuna hobetzeko edo supermerkatuetan iruzurrezko transakzioak aurreikusteko.

Proiektuak irauten duen 3 urteetan, parte hartzaileei eskaintzen zaie itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora arteko laguntzak izatea, coaching-a, tailerrak, "Cloud" ingurune baterako doako sarbidea, bertan datuak prozesatzeko, eta Europako erakunde nagusietako batzuekin harremanetan jartzeko aukera. EDI Europako Batzordeak finantzatutako proiektua da. Aurrekontuaren zatirik handiena startup-ak finantzatzeko da (5 milioi euro).

Datu masiboak (big data) erabiltzea aktibo estrategikoa da enpresentzat. Enpresak eta industriak eraldatzeko ahalmen handia du. Proiektuaren funtsezko helburuetako bat da Europak big dataren merkatuan garrantzi handiagoa izan dezan lan egitea. Horretarako, EDIk startupak babesten ditu, big data duten tresnak erabil ditzaten.

EDI enpresa inkubagailua da, eta oso ezaugarri bereziak ditu:

- EDIk "itzuli beharrik gabeko" finantzaketa (Europako Batzordearena) ematen die startupei.

- Startup horien esku jartzen ditu enpresen datuak, bestela eskuratu ezingo lituzketenak.

- Enpresa handi batekin harremanetan jartzen du startupa, eta bien arteko lotura sortzea ahalbidetzen du. Kasu batzuetan, lotura hori iraunkorra izatea espero da.

Bigarren aldia da 18 startup hauek pitch ekitaldi batean lehiatzen direna. Lehenago ere egin zuten, 2020ko urrian, Internet bidez transmititutako Datathon batean, eta inkubagailuan parte hartzeko hautatuak izan ziren, 36 startupen artean. Hurrengo fasera igaroko diren 9 startupak inkubatzeko prozesua aurtengo apirilean amaituko da.

Parte hartzaileei buruzko datuak:

- Europako hainbat herrialdetako 18 enpresa (startup): Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia, Eslovakia, Portugal, Erresuma Batua, Serbia eta Suedia. Hona hemen startupen profilak: https://edincubator.eu/startups-2020/

- Data Providers proiektuak, proiektuaren funtsezko atala denak, bere datuak ematen ditu eta ekintzaile horiei ateak irekitzen dizkie, erakunde horietan prozesuak eta produktuak optimizatzen lagunduko duten irtenbideak elkarrekin aurkitzeko.

Hauek dira: Espainia (RACC, EMASESA, Jot), Portugal (EDP, HMR, IBERMUTUA), Turkia (MIGROS), Alemania (Deutche Bank), Austria (UBIMET)...; eta hainbat sektoretakoak (energia, aseguruak, garraioa, etab.)

- Proiektuan, Deustuko bazkideak honako hauek dira : Zabala, Engineering (Italia), ETVenture (Alemania) eta F6S (UK/Portugal)

- Coachak: inkubazioan zehar lagundu diete taldeei, eta Deustuko Unibertsitatekoak eta Etventurekoak dira.


Informazio gehiago: www.edincubator.eu