Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko abenduak 21Donostiako Campusa

Lehen Hezkuntzako + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzeko ikasleek lan artistikoa egin dute "Gorputz adierazpena eta komunikazioa" irakasgaiaren esparruan.

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Lehen Hezkuntzako + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzeko ikasleek lan artistikoa egin dute, bideo honetan ikus daitekeen "Gorputz adierazpena eta komunikazioa" irakasgaiaren esparruan. Eneko Balerdi irakaslearen zuzendaritzapean, honako ikasle hauek parte hartu dute lan honetan: Aritz Agirretxea, Paulo Aiestaran, Asier Alkain, Ainhoa Arruti, Iñigo Arzak, Eneko Badiola, Miren Belastegui, Alba Blanco, Elisabet Carretero, Mireia Díez, Aitor Domínguez, Ane Etxeberria, Josu García, Ander Garmendia, Xabat Gastañares, Ainhoa Gibelalde, Iker Gil, Julen Goikoetxea, Leire Heras
Julen Odriozola, Ainhoa Sanchez, Naiara Severino, Asier Ugalde eta Xabier Vicioso.

Lanean (Lander Gereka@landergereka eta Giraniceren musika) Josean Ruizek (Club Deportivo Fortuna Kirol Elkartea) eta Deustuko Unibertsitateko Irakaskuntza Berrikuntzako Unitateak ere parte hartu dute.
Proiektua Oihana Korres eta Jessica Paños irakasleen parte hartzearekin garatu da, Irakaskuntza Berriztatzeko Unibertsitate Jardunaldien XII. deialdiaren esparruan.

Sinopsia:

Txano Gorritxu lurrean etzanda dago eta esnatzean: lau lagun ditu ondoan. Laster iritsiko dira gainerako lagunak. Egia da atzoko festa eta dantza burua galtzeko modukoak izan zirela. Otsoak zeuden: Txano Gorritxuk erakartzen ditu, bai. Bazegoen otsorik? Nolanahi ere, bera kontuz ibiltzen da: amonaren eta lagunen laguntzarekin zaintzen da. Eta horrela egiten du bere festa.