Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko ekainak 10Donostiako Campusa

Ramon Llull Unibertsitateko ikasleak Donostiako campusean izan dira, beste kirol esperientzia batzuk ezagutzeko unibertsitate esparruan

Ekainaren 10ean, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, Ramón Llull Unibertsitateko Kirol Kudeaketako Graduko 20 ikasleen bisitan izan zuten. Helburua zen unibertsitateko beste kirol esperientzia batzuk ezagutzea. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten, Donostiako campusean, kirolarekin lotutako Graduko eskaintza, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Fisioterapia gradu bikoitzen bidez, baita Graduondokoen eskaintza eta Deusto Campusek kirol arloan egiten dituen jarduerak ere.

Campusetik egin zuten ibilbidean, Larramendi eraikineko kirol instalazio berriak bisitatzeko ere aprobetxatu zuten. Ikasleekin batera Susana Rodellar eta Juan Francisco Puertas (Ramón Llull) irakasleak eta Yolanda Lazaro Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle eta koordinatzailea egon ziren.

Ramon Llull Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatearekin eta Comillasekin batera, Aristos Campus Mundus 2015 (ACM 2015) proiektuaren parte da. Proiektu horren helburua da bikaintasun akademikoa sustatzea irakaskuntzan eta ikerketan, bai eta berrikuntza sozial, arduratsu eta iraunkorraren aldeko apustu bateratua dakarten unibertsitate proiektuen erabateko "glokalizazioa" ere. Gainera, hiru unibertsitate horiek lankidetza estrategikorako akordio bat sinatu dute Georgetown, Boston College eta Fordham unibertsitateekin. Aristos Campus Mundus 2015 (ACM 2015) proiektuak Nazioarteko Bikaintasun Campus kalifikazioa lortu zuen Europa mailan, Hezkuntza Ministerioaren 2011ko Bikaintasun Campusaren deialdian.