Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 08Donostiako Campusa

Euskaltelek 350 milioi inbertituko ditu datozen hiru urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan zuntz sarea modernizatzen

Urriaren 8an, Deusto Business Alumnik topaketa bat antolatu zuen Meinrad Spenger MASMÓVILeko CEOarekin. Hitzaldiak izenburu hau izan zuen: “Euskaltel, un refuerzo a la competitividad del País Vasco”. Konpainiaren historiari errepasoa egin zion Spenger-ek MASMÓVIL eta Euskaltel batu zirenetik, eta azaldu zuen zeintzuk izan diren arrakasta lortzeko faktoreak, bi taldeak bat egin ondoren, konpainia Estatuan hazkunderik handienekoa izateko. Industria proiektu sendo, inbertitzaile eta osagarri gisa eratu da, sustrai sakonak ditu lanean diharduen lurraldeetan, eta 3000 milioi euro inguruko fakturaziora heltzen da.


Gainera, Meinrad Spenger-ek azpimarratu zuen zer-nolako garrantzia duen Euskaltelek hazkunde etapa honetan, lehenengoz 4G eta 5G mugikorrerako azpiegitura propioak izateak, baita zuntz optikoa ere. Horrek ekarriko du Euskal Autonomia Erkidegoan lehiakortasuna indartzea eta ekonomian trakzio indarra izatea, kontsumitzaile eta enpresen onurarako. Euskaltelen hazkunderako aukeren berri ere eman zuen, bai era organikoan eta bai zerbitzu berrien eskaintzan, baita eskaintza komertziala zabaltzeko Estatu osoko enpresen segmenturako ere.


Spengerrek berretsi zuen Euskaltel milioi bat etxetara helduko dela, Estatuko zuntz optikorik arinenarekin. Hartara, Euskadi prest egongo da mailarik gorenean lehiatzeko eta etxe eta enpresetako erabiltzaileei telekomunikazioko zerbitzurik aurreratuenak eskaintzeko, euskal bezeroak pozen daudenak izan daitezen. Planak 1,3 milioi etxeri eman nahi die estaldura, hiru urtetan guztira 350 milioiko inbertsioa eginda, batez ere zuntz optikoko sarea eguneratzen eta Euskadin 5G sarea hedatzen.


MASMÓVILeko CEOak esan zuen Euskalteleko bezeroek azken belaunaldiko zuntz optikoko sareak eskaintzen dituen zerbitzu berritzaileak gozatuko dituztela: 10 Gbps simetrikoko abiaduraraino, WiFi 6 eta Android 4k, inolako kostu gehigarririk gabe. Konpainiak zerbitzu berriak ere eskainiko dizkie bezero berriei: % 100 energia berdea, finantza zerbitzuak, aseguruak, etxerako zerbitzu digitalak; eta MASMÓVIL Taldeak Estatu osoko enpresentzako eskaintza lideratuko du. Berrikuntza ugari eta aurrerakuntzak telekomunikazioko konpainiarako datozen urteetan.


Konferentzia PwC-ren laguntzaz antolatu zen eta Agustín Garmendia Deusto Business Alumniko presidentea, Asier Atutxa PwC-ren iparraldeko bazkide zuzendaria, eta Iván Marten Orkestrako zuzendaria bertaratu ziren.


Informazio gehiago.