Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 30Bilboko Campusa

eVIDA ikerketa taldeak “La manera ‘inteligente’ de comer sin gluten” argitaratu du The Conversationen

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko eVIDA ikerketa taldeak The Conversationen argitaratu berri du “La manera ‘inteligente’ de comer sin gluten” ikerketa taldeak garatu duen hFOOD proiektuari buruzkoa.

Elikagaien egoera aztertzen duen sistema da, eta gluten edukiari buruz ohartarazten du, intolerantzia hori duten pertsonei aurrea hartzeko. Horri guztiari buruzkoa da artikulu berri hau, hemen osorik irakur daitekeena.

EVida esperientzia handiko taldea da, dinamikoa eta askotarikoa, eta telekomunikazioen ingeniaritzako, elektronikako, softwareko, fisikako, matematikako eta psikologiako profesionalek osatzen dute.

The Conversation-ek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitatearen artean. Misio horretan, funtsezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaileen eta irakasleen konplizitatea.