Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakaskuntzaren Berrikuntza

DUko irakaslea ikasleen ikaskuntzarekin konprometituta dagoen pertsona da eta irakasten duen diziplinan prestakuntza sendoa duena.

Irakasleek dituzten funtsezko zereginen artean, hauek aipa ditzakegu:

  • Taldeko jarduerak egiten ditu, DUHErekin bat, eta ikasleen ikaskuntza autonomo eta esanguratsua ziurtatzen du.
  • Gaitasunak, edukiak, baliabideak, materialak, metodologiak, tutoretzak eta ebaluazioa definitu eta antolatzen ditu, ikasleen ikaskuntza esanguratsu eta autonomoa ziurtatzeko, DUHE ereduarekin bat.
  • Jarduera multzo bat garatzen du ikasle bakoitza bere prestakuntzan aktiboki inplikatuko duena, DUHEri jarraituz.
  • Ikaslearen ikaskuntza prozesuan jarraipena eta laguntza eraginkorra egiten du, gaitasunen garapen eta lorpen prozesuetako hobekuntza egiaztatu, komunikatu eta errazteko prozesuan zehar eta prozesuaren azken emaitza gisa.
  • Erabilitako baliabideen plangintza eta egokitasuna zein puntutaraino bete den egiaztatzen du, eta, ondorioz, egoki diren erabakiak hartzen ditu.

Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitateak lagundu egiten du gaitasun horiek garatzen.

Zein da gure helburua?

DUko irakasleei prestakuntzako zerbitzu bat ematea, Unibertsitatean euren irakaslanerako behar dituzten eta irakasteko eta ikasteko prozesuarekin lotuta dauden alderdiak garatzeko. Prestakuntzako zenbait esparru bereizten dira:

Zeintzuk dira DUko irakasleen gaitasunak garatzeko planak?

Prestakuntzako ibilbide batzuetan ari gara lanean:

Prestakuntzako ekintza bat eska dezaket?

Bai, Deustuko Unibertsitateko edozein irakaslek eskatu ahal izango du prestakuntzako ekintza bat. Ekintza hori gauzatzeko, gutxienez 8 pertsonak egon behar dute izena emanda. Gure helbidera idatzita eska dezakezu: formacion.pdi@deusto.es 

Harremanak

Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatea
Mendeurreneko eraikina 1. solairua
Avda. de las Universidades, 24. 48007 Bilbao Tel.: 944 13 94 46innovacion.docente@deusto