Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakaskuntzaren Berrikuntza

Nor dira gure ikasleak?

Zelakoa da gaur egungo gazteria?

Zelako ikaskuntza nahi dugu gure ikasleentzat?

Goitik beherako prestakuntza

Ikasleei ez diegu jakintza espezializatu multzo bat eta lanbide jakin baterako prestakuntza hutsa eman nahi; lagun egin nahi diegu hazkuntza eta garapen pertsonaleko prozesu horretan, bakoitzak bere ahalmenak garatu ditzan (adimenekoak, pertsonalak, sozialak), gizarteak dituen arazoei irtenbide sortzaileak emateko.

Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza sustatzen dugu, hau da, gaitasunak, trebetasunak, jarrerak eta balioak bateratu eta martxan jartzea eta egoki jardutea benetako hainbat testuingurutan.

Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntzako hezkuntza integraleko eredu bat da, aldaketa pertsonal eta sozialera bideratuta dagoena.

 Implicación competencias Innovación

Bana-banako arreta

Irakaslearen papera funtsezkoa da ikasleari goitik beherako garapen prozesuan lagun egiteko. Irakasleak beharrezko baldintzak eta aukerak sortuko ditu ikasleak harremanak sortzen has dadin bere esperientziaren, hausnarketaren eta ekintzaren artean. Hartara, oinarriak jarriko ditu, prozesu horren bidez, ikasleak era autonomo eta esanguratsuan ikasten ikas dezan.

Ikaslearen ikaskuntza prozesu pertsonal bat da; beraz, irakasleak tutore, bideratzaile eta gidari lana egingo du, harreman hurbila izanik eta etengabe lagunduz. Deustuko Unibertsitateak, ildo horretatik, ikasleari bana-banako arreta eskaintzeko, garrantzi handia ematen die banakako eta taldeko tutoretzei irakas-ikaskuntza prozesuaren barruan, baita gelan talde txikietan lan egitean ere.

Ikaskuntza aktiboa

Uste sendoa dugu ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izan behar duela eta, ondorioz, prozesu horretan era aktiboan parte hartu behar duela. Hori dela eta, saihestu egiten ditugu transmisio hutseko metodologiak eta metodologia parte hartzaileen aldeko apustua egiten dugu: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, kasuen azterketa, lankidetzako ikaskuntza, rol jokoak eta simulazioak, besteak beste. Ikasleak ezagutza berriak praktikan jarriz eta haien inguruan hausnartuz ikasten du, ikaskideekin lankidetzan eta irakaslearen etengabeko laguntza jasoz.

Teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan

Uste dugu teknologia ezinbesteko aliatua dela prozesu horretan, aukera ugari zabaltzen baitizkio berrikuntzari eta ikasteko bide berriei; eta gure ikasleen gaitasun digitala garatzen laguntzen du.

Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatean lanean ari gara Informatika Zerbitzuarekin batera, teknologia horiek garatu, aukeratu eta euskarri izateko. Gure funtzioak hauek dira, zehatz-mehatz:

  • ALUD plataforma garatzeko eta eguneratzeko ikuspegi pedagogikoa ematea
  • tresna teknologikoak aukeratzeko eta erosteko irizpideak zehaztea eta balioestea
  • teknologiaren erabilera pedagogikoko esperientziak eta gomendioak ematea

Harremanak

Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatea
Mendeurreneko eraikina 1. solairua
Avda. de las Universidades, 24. 48007 Bilbao Tel.: 944 13 94 46innovacion.docente@deusto