Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakaskuntzaren Berrikuntza

Tradizioa eta irakaskuntzaren kalitatearen aitormena Unibertsitatean

Bi zutabe ditu:

  • Prestakuntza eredu propioa, ikaskuntza sakona eraikitzea sustatzen duena ikasleen aldetik, balioen eta herritar eta profesional aktibo eta arduratsu gisa txertatzeko gaitasunen garapenean oinarritua.
  • Prestakuntza eta irakaskuntza Unibertsitateak eta bertako irakasleek ikasteko eta moldatzeko gaitasunean oinarritzen direlako uste sendoa, horretarako irakasteko eta ebaluatzeko sistemak eta euskarri dituzten prozesu guztiak berrituz.

Zer da Deustuko Hezkuntza Eredua?

Marko Pedagogiko propioa dugu, prestakuntza eredu bat proposatzen duena, berrikuntza prozesu bat bultzatzeko, bai ikaskuntza ereduan eta bai irakaskuntza ereduan, Europa osoan garatu izan den berrikuntza eta bateratze prozesuarekin bat datorrena.

Iraskas-prozesua eta irakaskuntzako gaitasunak

Irakasleak gai izan behar du honetan:

  • Irakasteko eta ikasteko prozesua diseinatzen eta planifikatzen,
  • Ikaskuntza kudeatzen,
  • Tutoretzan eta ebaluazioan,
  • Berrazterketan eta hobekuntzan
  • Eta hori guztia, irakaskuntzako kolegialtasunean (hau da, era koordinatuak eta elkarlanean arituz eta helburu komun batekin)

Irakasleen gaitasunen xehetasunak ondorengo dokumentuan ikus daitezke:

Irakasteko eta ikasteko prozesuaren kalitatea hobetzea

Irakasleen garapen profesionalaren barruan jasotzen dira ezagutzak zabaltzeko prozesuak eta jarduerak, eta trebetasunak eta jarrerak garatzekoak, ikasleen ikaskuntza zabalagoa izan dadin.

Bestalde, estatu eta autonomia erkidego mailako Kalitateko Agentziek DOCENTIA programa garatu dute elkarrekin, goi mailako hezkuntzaren kalitatea bermatzeko tresna izan dadin. Deustuko Unibertsitatean programa aplikatzeko eta garatzeko modua testuingurura egokitu da eta bertako prestakuntza ereduaren esparru zabalagoaren zerbitzuan jarri da.

Hala, Deustuko Unibertsitateak badu irakaskuntzaren plangintza, garapen eta ebaluaziorako kalitateko eredu propio bat. Eredu horren helburua da egungo Europako Unibertsitate Eremuko kalitateko berme eskakizunak gogobetetzea eta unibertsitateko elkarteko irakasleen garapen profesionala sustatzea.

Irakaskuntzaren ebaluazio prozesuak

Ebaluazioa beharrezko eta funtsezko urratsa da irakaskuntzaren hobekuntza prozesuan. Irakaskuntzaren kalitatearen ereduarekin bat, DUn bi ebaluazio prozesu desberdin egiten dira:

  • EBALUAZIO FORMATIBOA. Berrikusketa eta etengabeko hobekuntzarako tresna bat da. Irakaskuntzako gaitasunak ebaluatzen ditu. Parte hartzaileak irakaslea, ikasleak, lankideak eta arduradun akademikoak izaten dira eta horretarako prestatutako galde-sorten bidez egiten da.
  • IRAKASKUNTZA ZIURTATZEKO EBALUAZIOAk irakaskuntzaren kalitatea ziurtatzeko bidea zabaltzen du, DUk onartutako kalitateko estandarren gogobetetasuna abiapuntu harturik. Ziurtagiri hori bi mailatan eskuratu daiteke:

 

Harremanak

Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatea
Mendeurreneko eraikina 1. solairua
Avda. de las Universidades, 24. 48007 Bilbao Tel.: 944 13 94 46innovacion.docente@deusto