Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakaskuntzaren Berrikuntza

Uniservitate, Ikasketa eta Zerbitzu programa Goi Mailako Hezkuntza Katolikoan

Porticusek Deustuko Unibertsitatea aukeratu du Uniservitate programaren barruan, Europako Hego-Mendebaldeko nodo gisa parte hartzeko. Uniservitate Goi-Mailako Hezkuntza Katolikoko Ikasketa-Zerbitzu programa bat da.

 

Liburuxka deskargatu informazio guztiarekin

 

"UNISERVITATE" programa Porticusek koordinatzen du, CLAYSS (Centro Latinoamericano de Aprendizaje - Servicio) eta Goi Mailako Hezkuntza Katolikoen erakundearen sarearen laguntzarekin.

 

Helburuak

“UNISERVITATE” programaren helburua Goi-Mailako Hezkuntza Katolikoan aldaketa sistemiko bat sortzea da, Ikaskuntza eta Zerbitzuaren instituzionalizazioaren bidez. Hau da, instituzionalizazio honen bidez hezkuntza integralaren eginkizuna bete. Programaren helburua irakaskuntza, ikerketa eta gizarte-konpromisoa lotzea da identitate espirituala modu berritzailean integratzeko. Horretaz gain, gizarte-aldaketarekin konprometituta dauden pertsonak prestatu eta hezi nahi ditu, Elizaren gizarte-irakaskuntzarekin bat datorren gizartea lortzeko.

 

Ikasketa-zerbitzu metodología

Ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari laguntzeko zerbitzua bateratzen dituen hezkuntza-proposamena da. Metodologia honen bidez, parte-hartzaileek gaitasun akademikoak garatzen dituzte, gizartean dauden beharrak lantzen eta hobetzen dituzten bitartean.

 

Deustuko unibertsitateko lantaldea

 

Harremanak

Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatea
Mendeurreneko eraikina 1. solairua
Avda. de las Universidades, 24. 48007 Bilbao Tel.: 944 13 94 46innovacion.docente@deusto