Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deustuko Hezkuntza Eredua

Deustuko Hezkuntza Eredua, arrakastaren oinarria Covid-aren garaian

Irakaskuntzaren kalitatea eta berrikuntza, gizartearen eta erakundeen eskaerei erantzuteko arina eta malgua izatea eta berdintasunari eta justizia sozialari begira bideratutako balioak eta oinarriak transmititzea sustatu eta bermatuko zituen eredua izateko diseinatu zen.
Eta unerik premiazkoenetan, kritikoenetan, ereduak orduan ere funtzionatu du. Hauek izan dira gakoak:

  • Zu, ikasle, prozesuaren protagonista eta lehentasun.
  • Irakaskuntzaren bikaintasunaren bila aurretik egindako ibilbide luzea, Global Teaching Excellence Award 2018 sarietan aitormena izan zuena eta Deustu munduko 6 onenen artean kokatu zuena.
  • Online prestakuntzarako dagoeneko garatuta zegoen teknologia eta aurrez aurrekoaren euskarri eta osagarri dena.
  • Aurrea hartzea eta erabaki sendoak: otsailaren amaieratik, batzorde bat zebilen gerta zitezkeen egoerak aztertzen. Horregatik, arin jokatu zen eta aurrez aurreko jarduera eten eta 3 egunetara, irakasleen % 100 irakasgaiak urrutitik irakasten zebilen.
  • Diziplina ugariko talde batek ondo analizatutako aldaketak: urrats bakoitza ikuspegi pedagogiko, teknologiko, antolaketako, egiturazko, ekonomiko eta bestelakoetatik aztertuta.
  • Batasuna: Unibertsitateko fakultate eta unitate guztiak batera norabide berean.

Gure pedagogia ereduaren bi zutabeak

Gure prestakuntza ereduaren helburua da ikaskuntza eta irakaskuntza ereduen berrikuntza bultzatzea, Europa osoan garatzen aritu izan den bezala.

Bi zutabe ditu oinarri: 

  • Ikasleen aldetik ikaskuntza sakona eraikitzea, balioen eta gaitasunen garapenean oinarrituta, profesional eta herritar aktibo eta arduratsu gisa txertatu dadin.
  • Prestakuntza eta irakaskuntza Unibertsitateak eta irakasleek ikasteko eta irakaskuntza eta ebaluazio metodoetan eta euskarri dituzten prozesu guztietan berrikuntzak eginez aldatzeko duten ahalmenean dagoelako uste osoa.

Sakondu nahi duzu Deustuko Hezkuntza Ereduan?

Irakaskuntzaren Berrikuntza