Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

elixabete perez gaztelu

img

elixabete perez gaztelu

Kategoria:
Titularra
Formakuntza akademikoa:
Filosofia eta Letretan. Euskal Filologian lizentzia eta doktoretza
Posta elektronikoko helbidea:
Curriculum Vitae - PDF

ELIXABETE PEREZ GAZTELU. Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea da (doktore tesia Koldo Mitxelenaren gainean egin zuen 1994an, Deustuko Unibertsitatean). Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Donostiako campusean Komunikazioko graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziaren sorkuntza eta ekoizpena eta Ahozko Komunikazioaren Lantegia. Bilbokoan, Euskal hizkuntza eta kultura eta Hizkuntza modernoetako gradu bikoitzean Idazketa akademikoa. Gradu Amaierako Lanak ere zuzentzen ditu. Komunikazioko graduko Gradu Amaierako Lanen koordinatzailea da egun.Lexikologia izan du eta du ikergai, eta azken urteotan komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan eta, batik bat, gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ari da ikertzen Komunikazioko ikertaldean. Genero ikerketetan ere parte hartzen du.

Bulegoa: (Bilboko Campusa), (Donostiako Campusa)

 Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduakLekua
Astelehena12:00 - 13:30Bulegoan
Asteazkena12:00 - 13:30Bulegoan
Osteguna15:00 - 16:00Bulegoan
Astelehena
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
12:00 - 13:30
Lekua
Bulegoan
Asteazkena
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
12:00 - 13:30
Lekua
Bulegoan
Osteguna
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
15:00 - 16:00
Lekua
Bulegoan