Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nola heldu

Nola heldu

peaton

Oinez

Ondo kokatua dagoenez, nahiko erraza da oinez iristea hiriko edozein tokitatik. Gainera, zuzen-zuzen lotzen ditu Mundaizeko zubi berriak campusa eta hirigunea. Gainera, bizikletentzako bidea izateak errazten du garraio-bide ekologiko hori erabiltzea.
 

 Icono bicicleta

 Bizikletaz

Bizikletaz etortzea da, inondik ere, oso aukera egokia, bidegorri asko baitaude Unibertsitateko sarreraraino heltzeko. Behin bertan egonez gero, txirringa aparkatu ahal duzu garraio horrentzat prestatutako tokietan.
 

Icono coche
 Kotxez

Deustuko Unibertsitateak autoentzako aparkalekua eta motoentzako tokiak ditu; hortaz, erraza da ibilgailuak campus bertan uztea. 

 Icono bus
 Autobusez

Donostian oso autobus-geltoki garrantzitsua dago, hiria lotzen baitu Espainia guztiko eta Europako hainbat hirirekin.
Amara auzoan dagoenez, hau da, hiriaren erdigunetik 5 minutura, autobus-geltokia Deustuko Unibertsitatearen aurre-aurrean dago; hortaz, beti da aukera ona autobusez joatea.


Donostiako autobusen ordutegia

Autobusen informazio gehiago
 
 

 Icono trenTrenez

Hiri erdian bertan dago kokatua Donostiako tren-geltokia, “Iparreko Geltokia” ezizenez ezagutua, hiri askorekin dago lotuta; esaterako, Madril eta Bartzelonarekin; eta bai nazioarteko batzuekin ere; adibidez, Paris edota Lisboarekin. Era berean, tren- eta topo-geltokien hurbiltasunari esker, erraz iristen da campusera.

 

Euskotrenen ordutegia
 
Renfe ordutegia

 

Icono avión

Hegazkinez

I00 km.ko erradio batean. Donostiak 5 aireportu ditu, eta horietako 3 nazioartekoak dira.
Erdigunetik 20 minutura dagoen aireportua du Donostiak. Bertan, lotura dago espainiar hiri nagusiekin: Madril eta Bartzelonarekin.
Kilometro gutxira daude Bilboko aireportua, Europa guztiarekin lotura duena, eta Biarritzekoa, non aritzen baitira hainbat konpainia: frantsesak, nazioartekoak eta low-cost-ekoak.

  • Donostiako Aireportua – 20 km.
  • Bilboko Aireportua – 105 km.
  • Gasteizko Aireportua – 120 km.
  • Iruñeko Aireportua - 90 km.
  • Biarritzeko Aireportua - 40 km.

 
 

Icono mapa
Ba al dakizu non dagoen campusa?

 

Donostiako kokapen mapa

 

 Donostiako campuseko planoa

 

Instalazio berrituak


- P. Altuna eraikina - Ikasgelategia
- D. Aranzadi eraikina-Deusto Business School-Executive Education eta Graduondokoak
- F. Garate eraikina - Innogunea
- Beste instalazio batzuk