Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Instalazio berrituak Donostian

Instalazio berrituak Donostian

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak 2011ko apirilean zabaltze eta eraldaketa lan garrantzitsuak egin zituen. Hiru eraikin berri erantsi ziren, azpiegitura eta ekipamendu moderno eta punta-puntakoez hornituta egoteaz gainera, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusari eman nahi zaion bultzada berri eta erabakigarria islatzen dutenak, gizarte erantzukizuneko berrikuntzan eta iraunkortasunean erreferentzia izan dadin.

P. Altuna eraikina - Ikasgelategia

P. Altuna eraikinak sei solairu ditu. Horietan bederatzi ikasgela daude, bilera gelak, bulegoak eta ikasteko eta lan egiteko beste gune batzuk. Eraikin horretan ematen dira Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) graduko eta EAZ+Zuzenbideko eta EAZ+Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzetako eskolak.

Edificio Altuna

D. Aranzadi eraikina-Deusto Business School-Executive Education eta Graduondokoaky Postgrados

Lau solairuko eraikina, Deusto Business School-Executive Education eta Graduondokoen egoitza Donostian. Zortzi ikasgela ditu (horietako bi anfiteatro modukoak), lanerako gelak, bilera gelak, bulegoak eta bestelako gune eta zerbitzuak.

Edificio Aranzadi

F. Garate eraikina - Innogunea

Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako Gunea eta Deusto Advanced Research Centre-ren Donostiako egoitza. Unibertsitateko elkarteak jakintza aurreratua ekimen berri berritzaileetan gauzatzeko aukerak lantzeko gunea da.

Innogune

Campuseko beste zenbait instalazio garrantzitsu

  • Matteo Ricci Eraikin Teknologikoa: Azken belaunaldiko teknologiaz baliatuz diseinatua, 1.000 m2 baino gehiago ditu, hiru solairutan banatuta. Campus osora hedatzen da, abiadura handiko zuntz optikoko hainbat kilometrotako backbonearen bidez. Honako aretoak ditu:
     
  • Areto Digitala: Lanerako 83 postu dituen entzungela da, sarera konektatua. Komunikazioko eta informatikako sistemetan teknologiarik aurreratuena du eta horrek aurrez aurreko irakaskuntza gelatik kanpo zabaltzeko modua ematen du eta, hartara, irakasleek eta ikasleek oztopo geografikoak gainditzen dituzten foroetan parte har dezakete.

 

Aula Digital

  • Ordenagailu Aretoak: Donostiako campusak informatikako ekipamendu modernoa du, ikasleen eskura.
  • Multimedia gela teknologikoak: Areto horiek irudi eta komunikazioko osagai garrantzitsua duten titulazioei (besteak beste, Komunikazioko Gradua) ikus-entzunezko laguntza eskaintzen diete. Ikus-entzunezko materialaren ikusgela bat, bi irrati set, bideo digitala editatzeko gela bat eta grabaketa gela bat daude, guztiak solairu berean.
     
  • Liburutegia: Liburutegia Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IBBZ) da. Ikerkuntzaz gainera, prestakuntzarako, ikaskuntzarako eta etengabeko prestakuntzarako erabiltzen da. Ikasteko, irakasteko eta ikerketarako laguntza bitarteko nagusietako bat da.

    Ikasteko areto modernoak ditu (guztira 35.000 ale har daitezke zuzenean), aldizkako argitalpenen aretoa (700 aldizkari baino gehiagotako azken 6 urteetako aleak daude eskuragarri) eta teledokumentazioko aretoa. Lan egiteko 400 toki ditu, banakako ikasgelak (155), talde lanerako gela (214) eta doktoregai eta ikertzaileentzako gelak (31) kontuan harturik.

Biblioteca

  • Aita Arrupe eraikina: Bost solairu, ikasgela eta bulegoetarako.

 

Edificio Padre Arrupe

Instalazio berrituak


- P. Altuna eraikina - Ikasgelategia
- D. Aranzadi eraikina-Deusto Business School-Executive Education eta Graduondokoak
- F. Garate eraikina - Innogunea
- Beste instalazio batzuk