Nortasun sendoa du Gipuzkoak. Gastronomia da, berriz, azalera txikian proposamen erakargarri ugari biltzen dituen lurraldearen aurkezpen-txartel nagusia.
Azalerari dagokionez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Estatuko lurralde historiko txikiena da Gipuzkoa. Bizkaiko Golkoan dago, ardatz atlantikoan; hurbileko mendietan sortzen diren sei ibai nagusik (Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) egituratzen dute 2.000 kilometro koadroko lurraldea. 86 kilometro luze da higadurak eragindako itsaslabarrak, hondartza garbiak eta tradizio handiko arrantza-portuak dituen kostaldea. Zumaiako museoak, Getariako erretegiak, Zarauzko hondartza zabala edota Hondarribiko Erdi Aroko kaleak Gipuzkoa Kosta izenarekin ezagutzen dugun eskualdearen proposamen erakargarri gutxi batzuk baino ez dira.