Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ezagutu Donostia

Espazioak eta eraikinak

null

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak diseinu abangoardista, arkitektura bereziko eraikinak, berdegune zabalak eta arboretum bitxi bat ditu. Lehenengo harria jarri zenetik mende erdia baino gehiago igaro da eta urte hauetan, campusak hainbat eraldaketa bizi izan ditu, behar akademiko berrietara egokitzeko.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

1963ko maiatzaren 25ean jarri zuten Mundaizeko campus berriko lehen harria, Miguel Oriol Ibarra arkitekto jaunaren obra berezia. Azken urte hauetan campusean egin diren esku hartze eta eraldaketen artean aipatzekoak dira Errandonea pabiloiaren eraikuntza (1994), Arrupe eraikinarena (1998) eta campuseko iparraldeko eraikin berriena: Aranzadi, Altuna eta Garate (2010).

Azken bi esku hartzeen artean aipatzekoak dira, halaber, elizako/Loiola Centrumeko hiru dorreak birgaitzea, Mateo Ricci/Areto Digitala prestatzea eta ekialdeko ikasgelak eraldatzea Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren egoitza hartzeko.

Esku hartze horiek guztiek campusa modernizatu dute eta etengabe hazten ari den eskaintza akademikoak eta ikerketa lanak ekarri dituen beharrei erantzutea ahalbidetu dute. Helburu hori bera du Larramendi eraikinaren proiektuak ere (2021). Eraikinak campusari instalazio modernoak eman dizkio irakaskuntza eta ikerketa jarduera garatzeko, unibertsitatearen eraldaketa digitala erraztuko du, campuseko bizitza sendotuko du, eta gizartearekiko harremanetan zedarri izango da, elkarlanerako aukera berriak ekarriko baititu.

Campusa eta hiria nazioarteko ikasleen begietatik

Gure campusak…

32.000 m2 ditu Donostiaren erdi-erdian, Urumearen ertzean, eta hondartzatik gertu-gertu.
Hiriko edozein lekutatik, oinez edo bizikletentzako bidegorritik heltzeko modua ematen du.

Autobus geltokia dauka campusaren ondo-ondoan.

Campuseko ibilbidea


Ezagutu Donostiako campusa Amaia eta Fernando ikasleen eta Xabier Riezu campuseko errektoreordearen eskutik.

Instalazio eta eraikin berezienak ezagutuko ditugu.

 

Argazkiak

    Joan Deustuko galeriara

    Nola heldu

    Autoentzako aparkalekua eta motoentzako tokiak ditu gordeta unibertsitateak; hortaz, erraza da ibilgailuak campusean bertan uztea.
    Autobusa ere erabili daiteke heltzeko, geltoki bat baitago Unibertsitatetik oso gertu; eta tren geltokia ere hurbil dago, hainbat hirirekin konektatuta.

    Campuseko beste instalazio eta eraikin batzuk


    - P. Altuna eraikina - Ikasgelategia
    - D. Aranzadi eraikina-Deusto Business School-Executive Education eta Graduondokoak
    - F. Garate eraikina - Innogunea
    - Eraikin teknologikoa