Oinez
Bilboko campusa erdigunean dagoenez, zeuk aukeratu dezakezu nola iritsi Unibertsitatera. Oinez egin nahi baduzu, zenbait zubik lotzen dituzte Unibertsitatea eta Bilboko erdigunea. Aita Arrupe oinezkoentzako zubia erabiltzen dute gehien ikasleek, Eraikin Nagusia Unibertsitateko Liburutegi berriarekin lotzen duena. Deustuko Zubia da Bilbo erdiarekin lotzen duen beste zubi bat.
Alde Zaharretik bazatoz, ibilaldi atsegina egin dezakezu Bilboko itsasadarraren ertzetik joanda, Erribera kaletik Campo Volantín pasealekura.

Txirringaz
Txirringaz etortzea da, inondik ere, oso aukera egokia, bidegorri asko baitaude Unibertsitateko sarreraraino heltzeko. Behin bertan egonez gero, txirringa aparkatu ahal duzu garraio horrentzako tokietan.
Autoz
Aparkaleku batzuk ditu Deustuko Unibertsitateak, bai campusean bertan, bai Euskadi plazan, Unibertsitatetik bost minutura dagoen plazan.
DBS aparkalekua | 34 toki |
---|---|
Bisitentzako aparkalekua | 31 toki |
Campuseko aparkalekua | 142 toki |
Euskadi Plazako aparkalekua | 276 toki |

Autobusez
Autobusez etorri nahi baduzu, campusaren ondoan, zenbait geltoki daude, hiriarteko eta hiriko autobus linea batzuenak.
Metroz
Unibertsitatera metroz heltzeko, Deustuko geltokian jaitsi zaitezke edo Moyúan, biak ala biak Unibertsitatetik 10 minutura baino gutxiagotara.
Trenez edo tranbiaz
Edo EuskoTrenen nahiago baduzu, 4. linean joan zaitezke eta Unibertsitateko geltokian jaitsi. Tranbiaren A lineako Guggenheimeko geltokian jaitsita, Aita Arrupe zubiaren aurrez aurre egongo zara.
Trenaren eta tranbiaren ordutegia
Hegazkinez
Loiuko aireportua 15 bat minutura dago Deustuko Unibertsitatetik, autoz; eta komunikazio ezin hobea du Euskadiko hiri nagusiekin; eta, gainera, autobus-zerbitzu bat.
Horrez bestalde, Santanderreko Aireportua dago Bilbotik. Aireportu bietan aritzen dira kostu gutxiko aire-konpainiak; esaterako, Ryanair, EasyJet edota Vueling.
Ba al dakizu non dagoen campusa?
Bilboko campusaren kokapenaren mapa
Bilboko garraioen sarearen mapa