
Aparkalekua
- Unibertsitateak zenbait aparkaleku ditu ikasleentzat eta langileentzat, Bilboko campuseko instalazioetan.
tabla DBSko aparkalekua 34 toki Bisitentzako aparkalekua 31 toki Campuseko aparkalekua 142 toki Ordaindu beharreko aparkaleku estalia 276 toki - Horiez gain, Deustuk hitzarmen bat du ikasleek eta langileek Euskadi plazako aparkalekuan tokia izateko. Aukera hori asteburuetan ere izaten da. Ezinbestekoa da Unibertsitateko txartela eramatea eta aparkatzeko egongo diren tokiak –3 eta –4 solairuetakoak direla jakitea, ‘Reservado/Erreserbatua’ kartelik ez dutenak. Prezioa 3 eurokoa da ikasleentzat, eta 3,40 eurokoa Unibertsitateko langileentzat, 24 ordutan autoa aparkatzeagatik.
Bizikleten aparkalekua
- Unibertsitateak bizikletentzako aparkalekua ere badu, Arrupe zubira ematen duen sarreran, Mendeurreneko eraikinaren ondoan.
- Bizikletentzako aparkaleku itxia ere prestatu da, sartzeko kontrola eta sarbidea bideoz zainduta duena. 90 bizikletarentzako tokia du, erreskadan jarrita; hormigoizko saretazko zoladura baten gainean dago, eta tarteetan belarra ereinda dauka.
- Bizikleten aparkaleku berria Deustuko Unibertsitateko ikasle eta langileentzat da. Erabili zure Deustuko txartela bertara sartzeko (aktibatu egin behar da txartela eskolazainen bulegoan).

Kafetegia
- Bilboko campusak kafetegi-jatetxe bana du eraikin bakoitzean (Eraikin nagusian eta La Comercialen), baita liburutegian ere, ikasleek bazkaldu edo mokadu bat hartzeko
Liburutegiko jantokiak unibertsitateko menuak eskaintzen ditu: bi plater, edaria, postrea eta ogia (ogitartekoak, hanburgesak, eguneko menuak: plater bat + edaria edo postrea, 3,75 eurotik hasita).
Liburu-denda
- Eraikin nagusian, Tintas liburu-denda dago. Bertan aurkituko dituzue, Deustuko Unibertsitateko bertako argitalpenak ez ezik, irakasleek erosteko eskatzen dizkizuetenak. Nobelak ere badaude, eta % 10eko deskontua egiten diete Unibertsitateko ikasleei salgai dituzten gauza guztietan.
Ordutegia | Etengabe, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 18:30era |
---|

Bankua eta kutxazain automatikoa
- Eraikin nagusian badago BBK-ko bulego bat, beken inguruko aholkularitza eta finantzazio zerbitzua eskaintzen diena interesa duten ikasle guztiei.
tabla Ordutegia Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:15era; eta ostegunetan, 16:45etik 19:30era. - Horrez gain, BBK, Laboral Kutxa, BBVA eta Santander banketxeen kutxazain automatikoak ere badaude.

Bidaia-agentzia
- Bidaia-agentzia Unibertsitateko eraikin nagusian dago. % 5etik % 7ra bitarteko deskontua eskaintzen du bidaiaren eta egonaldiaren arabera, baita Ikaslearen Nazioarteko Txartela (ISIC- International Student Identity Card) lortzekoa ere. Txartel hori mundu osoan onartzen dute eta deskontuak eta garraio, ostatu, museo, antzoki, kultura zentro eta mundu osoko toki historikoetan zerbitzu bereziezgozatzeko aukera ematen du.
Ordutegia | Etengabe, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 19:00etara |
---|

Fotokopiak
- Liburutegiak Fotokopia, Inprimatze eta Eskaneatze Zerbitzua du erabiltzaileen eskura solairuetako bakoitzean (irakurgelen ondoan). Zerbitzu hori erabiltzeko, @deusto edo @opendeusto kontua behar da.
Informazio gehiago Liburutegiko web orrian.