Bilboko campusa Monumentu Historiko izendatu zuten 2002an. Balio arkitektoniko handiko hainbat eraikin ditu. Garrantzitsuena Eraikin nagusia da, estilo klasizistako etxea. Bertako elementurik nabarmenenak hauek dira: erdiko eskailera, liburutegia (gaur egun, Gradu aretoa), Kapera Gotikoa eta Paraninfoa.
La Comercial eraikina obra neoklasikoa da, eta “Kristalezko” eraikina edo “Mendeurrenekoa” 80ko hamarkadan eraiki zituzten. Azkenik, ESIDE eraikina aurreko eraikinaren arkitekto berarena da, baina estilo modernoagoa du.