Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deustu On-line

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Nos gusta estar cerca de ti. Queremos estar cerca de ti.

 
 

 

 Zeintzuk dira Deustun online ikastearen abantailak

  • Malgutasuna: Inora joan beharrik izan gabe jo ahal izango duzu prestakuntzara. Zure beharretara moldatzen gara, edozein tokitatik eta edozein gailutatik.
  • Denbora kudeatzeko gaitasun handia: Ikasteak ahalegina eta planifikatzea eskatzen baditu ere, autonomia handiagoa izango duzu ikasteko denbora antolatzeko eta laneko eta familiako eginkizunak eta prestakuntza bateratzeko.
  • Metodologia propioa: Ikaslearen rol aktiboa hartzen da ardatz ikastaroa diseinatzean (eduki digitalak, kasu praktikoak, saio sinkronikoak eta asinkronikoak, etengabeko ebaluazioa, lankidetza, bana-banako jarraipena). Berrikuntzak formatuan, baliabideetan eta irakaskuntzako metodologietan.
  • Komunikazio erraza ikaskideekin eta irakasleekin: Gure tresna teknologikoen bidez, erraz komunikatuko zara ikaskideekin eta irakasleekin, online inguruan.Aukera izango duzu munduko edozein tokitako irakasle adituak hurbil izateko, aurrez aurre egotea zailagoa izango bailitzateke.
  • Jarraipen hurbila eta pertsona bakoitzari egokitua: Zuregandik hurbil gaude. Beti izango duzu irakasle taldearen laguntza, ikasteko esperientzia bakarra eta pertsonalizatua izan dezazun. Bideokonferentzia, foro eta mezularitza bidez egongo zara harremanetan tutoreekin. Zuzenean klaseetara, tutoretzetara, etab. joateko aukera izango duzu.
  • Euskarri tekniko arina eta eraginkorra: Behar duzun laguntza guztia izango duzu, teknologia zure bidean sekula ere oztopo izan ez dadin.
  • Trebetasun pertsonalak garatzeko aukera: online prestakuntzak zenbait gaitasun sendotzen lagunduko dizu, lan munduan balio handia dutenak: autorregulazioa eta autodiziplina, komunikazioko eta laneko trebetasunak online taldean, erantzukizuna eta denboraren kudeaketa, kulturartekotasuna, etab.

Prestakuntza esperientzia bakarra izan dadin egingo dugu