Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deustu On-line

 

Deustuko Unibertsitateak aspaldiko urteetan on-line prestakuntzan esperientzia zabala duen profesional talde bat du, Deustuko irakasle eta tutore guztiei aholkularitza eta euskarria eskaintzen diena.
Horrela, eCampusetik zentralizatzen dugu ahalegin guztia on-line prestakuntza eta erdi presentziala bultzatzeko Deusturen balioak errespetatuz, edukien kalitatea eta gure irakasleen aditu izaera bermatuz, kasu bakoitzean prestakuntza esperientzia hoberena diseinatuz.

Unibertsitatearen egituran dugun helburua hau da: irakaskuntza birtualen garapena sustatzea, irakasleei on-lineko prestakuntza ekintzen garapen osoan zehar laguntza emanez.
On-line ikastaro baten sorrera prozesuaren faseetan parte hartzen dugu:

  •  On-line prestakuntza ekintza berrien plangintzan.
  •  Hezkuntzaren diseinuan.
  •  Baliabide didaktikoak hainbat formatutan sortzen (bideoak grabazio estudio propioetan, baliabide digitalak, elkarreragineko jarduerak, etab.).
  •  Jarraipenean eta tutoretzan. 
  • Berrikusketan eta hobekuntzan.

Diziplina ugariko taldea gara, etengabe hazten dagoena, eta azken joeren berri duena, gure ikasleen esku jartzeko. Hartara, gure ereduak berritzailea izaten jarraituko du esparru metodologiko eta teknologikoan.

Etengabe egokitzen gara zure beharrizanetara.