Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deustu On-line

On-line gara

Deustuko Unibertsitatean beti egin dugu lan berrikuntzan erreferente izateko, gure ikasleen beharrizanetara hoberen egokitzen diren aukerak eskaintzeko.

Hori dela eta, azken urteotan on-line prestakuntzaren aldeko apustua egin dugu gure hezkuntzako eskaintzan. Deustun, geletan maila guztietan eskaintzen dugun kalitateko prestakuntzaren berdina eskaintzen duen eredua garatu dugu, baina distantzia edo ordutegi oztopokoak gainditzearen abantailak dituena.

On-line prestakuntza hori bereziki egokia da profesional geldiezinentzat, prestatzen eta lanbideko profila zabaltzen jarraitu nahi dutenentzat erronka berriei aurre egiteko eta lan merkatu berrietan parte hartzeko.

On-line ikasten baduzu, zeure erritmora joango zara, zeuk kudeatuko duzu ikaskuntza zure denborara hoberen egokitzen den eran, baina gure kalitateko prestakuntzaren eskakizuna murriztu gabe.