Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Online

Gure hezkuntza ereduan zu zaude erdigunean, ikaskuntza sakona eraikitzea sustatzen dugu eta era aktiboan ikasi dezazun. Horretarako ere, oso garrantzitsuak dira beste ikaskideekin kontaktuan egotea, partekatzea, irakasleak zure ondoan sentitzea eta zure ikaste prozesua erraztuko duten erramintak eta errekurtsoak zure esku izatea.

Deustuko Unibertsitatean irakasteko eta ikasteko eredu propioa daukagu, azken urteotan bere kalitate eta tradizioagatik errekonozimendua jaso duena, eta online testuinguruak eskaintzen dizkigun aukerak kontutan izanda egokitu duguprofil profesional berrien eskaerei erantzuna emateko.

Guretzako eredu horretan jasotzen den diseinu pedagogikoa da garrantzitsuena, modu esanguratsuan ikasi dezazun eta zure garapen profesional eta pertsonalean beharrezkoak izango dituzun konpetentziak garatzea bermatuz.

Bestalde, beharrezkoa izango duzun teknologia guztia izango duzu eskuragarri, benetan inporta denaz goza dezazun: zure ikaste esperientzia.

Gure hezkuntza ereduaren beste funtsezko ezaugarrietako bat da gai bakoitzerako aditu eta profesional onenak izango dituzula zure lanaren jarraipen pertsonalizatua egiten eta beraiekin etengabeko komunikazioa izateko aukera izango duzula. Presentzialki ikasten duten ikasleen gertutasun berdina izango duzu, irakasleen arreta pertsonalizatua izanda gainera; guzti hau, beti ere Deustuko Unibertsitateak duen hezkuntza ereduaren kalitatea eta zorrostasuna bermatuz.

Tweets por @deustoOnline