Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Online

Zeintzuk dira Deustun online ikastearen abantailak?

  • Malgutasuna: Mugitzeko beharrik gabe, ikasteko aukera izango duzu. Zure beharretara moldatzen gara, edozein tokitik eta edozein gailuren bitartez.
  • Zure denbora kudeatzeko gaitasuna: Ikasteak beti kudeaketa eta esfortsua eskatzen badu ere, modalitate honetan autonomia handiagoa izango duzu zure ikaste denborak antolatzeko eta familia eta lan konpromesuak uztartzeko.
  • Metodologia propioa: Ikaslearen rol aktiboan arreta jarriz diseinatu da ikastaroa (eduki digitalak, kasu praktikoak, saio sinkrono eta asinkronoak, etengabeko ebaluazioa, elkarlana, bana-banako jarraipena). Formatuetan, errekurtsoetan eta irakasteko metodologietan berrikuntza.
  • Komunikazio arina ikasle eta irakasleekin: Ikasi eta elkarlanean arituko zaren online plataforman beste ikasle eta irakasleekin komunikatzeko aukera izango duzu, era erraz batetan, gure erraminta tekonologikoei ezker.
  • Jarraipena, gertukoa eta pertsonalizatua: Zugandik gertu gaude. ikasketa prozesu guztian zehar irakasleak eta tutoreak izango dituzu gidaritza eta laguntza eskaintzeko prest, zure esperientzia ezinhobea izan dadin eta ahalik eta probetxu gehien ateratzeko. Tutoreekin bideokonferentzia, foru eta mezuen bitartez egongo zara kontaktuan. Online bilerak, zuzeneko klaseak, tutoretza saioak, etab. egiteko aukera izango duzu.
  • Laguntza tekniko azkarra eta eraginkorra: Zure bidean teknologia oztopoa izan ez dadin, behar duzun laguntzan guztia izango duzu
  • Gaitasun pertsonalak garatzeko aukera: Lan munduan garrantzitsuak diren gaitasunak landu ahal izango dituzu online prestakuntzaren bitartez: autorregulazioa eta autodiziplina, komunikazioa eta talde lana online, denboraren ardura eta gestioa, kulturartekotasuna, etab.

Zer ikasi daiteke online Deustun?

Deustuko Unibertsitatean lanean jarraitzen dugu gaur egungo profesionalak prestatzeko. Informatu zaitez ditugun aukera ezberdinetaz.

Tweets por @deustoOnline