Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

Biltzarrak, Jardunaldiak eta Ekitaldiak: Datu Pertsonalen Babesari Buruzko Informazioa

Datu Pertsonalen Babesari Buruzko Informazioa 

Arduraduna - Nor da datuen tratamenduaren arduraduna?

  •  Deustuko Unibertsitatea
  •  IFZ: R4868004E
    (Ekitaldia antolatzen duten fakultateak eta zerbitzuak)
    Helbide elektronikoa: privacidad@deusto.es
  •  Posta helbidea:
    Unibertsitate etorbidea 24-Bilbao (PK-48007)
  • Datuen babeseko ordezkaria:
    Auditoretza eta Barne Kontroleko zuzendaria
    Telefonoa: 94 413 94 30
    Helbide elektronikoa: dpo@deusto.es

Helburua - Zertarako tratatzen ditugu datuak?

Zertarako gordetzen ditu DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK datu pertsonalak?

  • Ekitaldiak antolatzeko eta garatzeko.
  • Ekitaldietarako deiak egiteko.
  • Izen-emateak kudeatzeko.
  • Gogobetetasuneko galde-sortak egiteko.
  • Hobespeneko eta egindako jardueren profilak egiteko.
  • Deustuko Unibertsitateko jarduera eta zerbitzuen zabalkundeko informazioa bidaltzeko, bitarteko fisiko eta elektronikoen bidez.

Legitimazioa - Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria eskaera egiten duen pertsonak emandako baimena da, eskaera bidaltzen duenean emana.

Eskatutako datuak eman ezik, ezin izango da eskaera kudeatu.

DUko jarduera eta zerbitzuen informazioa bidaltzeko eta egindako jardueren lehenespena egiteko, zilegitasuna baimenak eta/edo DUren interes legitimoak ematen du.

Unibertsitatearen interes legitimoak, informatutako helburuei dagokienez, hauek dira: zure beharrizanetara hoberen egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, nolanahi ere, interesak, eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatuz.

 

Hartzaileak - Zein hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?
Legez ezarrita daudenei.
Egiten diren jarduerak ekonomikoki edo finantzazio aldetik guztiz edo zati batean
ordaintzen laguntzen duten erakunde publiko edo pribatuei.

 

Datuak gordetzea - Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?

Bildutako datu pertsonalak egiten den eskaera ebatzi ondorengo sei (6) hilabeteetan gordeko dira.
Deustuko Unibertsitaterako kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko datuak zerbitzua amaitu eta hurrengo bost urteetan mantenduko dira, araudi hori bete behar baitu DUk legez.
Jakinarazpen komertzialak bidaltzeko eta profiletarako behar diren datuak pertsonak zerbitzu jakin horretan baja eskatu arte gordeko dira.

Eskubideak - Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du eskubidea Deustuko Unibertsitatea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez den jakiteko.

Interesdunek eskubidea dute datu pertsonaletara sartzeko, zuzenak ez direnak zuzentzea eskatzeko edo, kasua hori balitz, ezabatzea eskatzeko, baldin eta datuak jaso ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko datuak.

Zenbait kasutan eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduari aurka egin ahal izango diote. Deustuko Unibertsitateak datuak tratatzeari utzi egingo dio, premiazko legezko arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko ez bada.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, Deustuko Unibertsitateari eman dizkioten datuak eurek jaisteko, formatu egituratuan, erabilera arruntekoan eta irakurketa mekanikokoan, edo Deustuko Unibertsitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Interesduna bere eskubideez balia daiteke, web orrian dagoen privacidad@deusto.es helbide elektronikora idatzita. Posta arruntez ere egin dezake, www.deusto.es atariko pribatutasuneko “Eskubideen babesa” atalean adierazten denez.

Horrez gain, zure eskubideak gauzatzeari dagokionez Deustuko Unibertsitatearekin desadostasunik izanez gero, Unibertsitateko Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakezu, dpo@deusto.es, helbide elektronikora mezua bidalita.

Datuak Babesteko Espainiar Agentziara (Kontroleko Agintaritza) ere jo dezakezu erreklamazioa jartzeko, www.agpd.es web orriaren bidez.