Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

1. Webgunearen titulartasuna

Informazio-gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean aurreikusitako betez, jakinarazten zaizu sartzen ari zaren https://www.deusto.es/ (aurrerantzean, Weba) webgunea Deustuko Unibertsitatearena (aurrerantzean DU) dela eta erakunde horrek kudeatzen duela.

Titularra identifikatzeko datuak hauek dira:

Titularra: Deustuko Unibertsitatea
Erregistroko datuak: Justizia Ministerioaren Erlijio Erakundeen Erregistroan 004179 zenbakiarekin izena emanda.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUTC) inskribatua, 030 zenbakiarekin.
IFZ: R4868004E
Helbide soziala: Unibertsitate etorbidea, 24 - 48007 Bilbao.
Telefonoa: 94 413 93 83 – Komunikazio eta Marketineko Zuzendaritza
Helbide elektronikoa: comunicacionweb@deusto.es

Domeinuaren izena: www.deusto.es

2. Komunikazioak

Baldintza Orokor hauei dagokienez eta DUren eta erabiltzailearen arteko edozein komunikaziotarako, horrek DUra jo beharko du posta elektroniko bidez, helbide honetara, hain zuzen: comunicacionweb@deusto.es
Erabiltzaileak espresuki onartzen du helbide elektronikoa erabiltzea edo webgunean bertan ezarritako kontaktua erabiltzea, webgunearen erabilerarekin lotutako era guztietako komunikazioak bidaltzeko prozedura balioduntzat.

3. Webgunearen erabileraren baldintza orokorrak

 

Baldintza orokor hauek arautzen dute webgunearen erabilera. Gune horretara jotzeko helbidea hau da: https://www.deusto.es. Baldintza horiek aldaketak eta eguneraketak izan ditzaketenez, webean argitaratutako bertsioa desberdina izan daiteke erabiltzailea webgunera sartzen den bakoitzean.

DUk eskubidea du, aurretiaz adierazi gabe, Webean dagoen informazioa, baita ezarpenak, aurkezpena eta sartzeko baldintzak ere aldatzeko edo eguneratzeko.
Era berean, DUk eskubidea du Weba edozein momentutan eten, gelditu edo operatzeari uzteko. Hortaz, Web honek aldaketak izan ditzakeenez, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du dokumentu hau osorik, Weba erabiltzeko asmoa duen guztietan.

Erabiltzaileak eskubidea du sartzeko, baldintza orokor hauek inprimatzeko, jaisteko eta gordetzeko. Baldintzak beti iristeko moduan egongo dira Webean, dagokien estekan sartuta.
Nolanahi ere, jakinarazten da Web honetara sartzen diren hamalau urtetik beherakoak ezin direla erabiltzaile gisa erregistratu. Horretarako gurasoen edo legezko tutoreen baimena eskatzen da datu pertsonalak tratatzeko.

 

4. Erabiltzeko baldintzak onartzea

 

Web hau erabiltzen duenari erabiltzaile izaera dagokio.

Erabiltzaileek Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek irakurri beharko dituzte. Erabiltzaileak dira webgunera sartzen direnak bertan dagoen informazioa bilatzera, baita bertan eskaintzen diren zerbitzuetara sartzen direnak ere.

Webgunea erabili edo bertara sartuz gero, erabiltzaileak erabat eta inolako erreserbarik gabe ezagutu eta onartu beharko ditu bertara sartzen den une bakoitzean indarrean dauden baldintzak eta klausulak osorik.

Era berean, webgune honetan erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzu batzuek balditza bereziak izan ditzake. Hortaz, ohartarazpenak edo jarraibideak ere kontsultatu eta onartu egin behar izango dituzte erabiltzaileek.

 

Erabiltzailea hemen ezarritako baldintzekin ados ez balego, ez du webgunea erabiliko.

 

5. Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

5.1. Doako sarrera.

 

Webgune hau doan erabil daiteke.

Hala ere, webgune honek eskaintzen dituen zerbait zerbitzu kontratatzeak, orain edo etorkizunean, ordaindu beharra eska dezake. Halakorik gertatzen bada, egoki adieraziko da.

5.2. Erabiltzailearen erregistroa.

 

Oro har, webgune honetako eduki estatikora sartzeak eta eduki hori erabiltzeak ez die erabiltzaileei aurretiaz izena ematerik edo erregistratzerik eskatzen. Dena den, zenbait zerbitzutara jotzeko, erabiltzaileak erregistratu beharra du.
Erabiltzaileak erregistratu behar badu edo datu pertsonalak eman behar baditu, zerbitzuetarikoren batera sartzeko, DUri emandako datu pertsonalak tratatu egingo dira,Pribatutasun Politikan zehazten diren baldintza eta terminoetan.

 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza (posta elektronikoko helbidea eta pasahitza) ondoren ageri diren mugen barruan erabiltzeko:

  • Erabiltzaileak aukeratzen duen pasahitzak ezin izango dio kalterik egin hirugarrenen ohoreari eta irudiari, eta ezin izango du hirugarrenen jabetza industrial eta intelektualerako eskubidea urratu.
  • Sartzeko gakoak erabiltzaile titularrak soilik erabiltzeko dira eta berari dagokio soil-soilik haiek zaintzea eta babestea, konfidentzialtasunez zaintzea eta erabilera egokia ematea.

DU ez da erabiltzaileek edo hirugarrenek pasahitzak erabiltzearen ondorioz egindako inolako kalteren arduradun, berdin dio erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe egin.
DUk konpromisoa hartzen du erabiltzaileak erabilitako pasahitza ez jakinarazteko inori, errekerimendu judiziala betetzeko edo, kasua hori balitz, agintari publikoek hala eskatuta ez bada.

 

5.3. Sarbide eta erabilera mugak.

 

Webgune hau Baldintza Orokorretan eta bestela legez aplikagarri diren xedapenetan oinarritura erabili beharko da.

DUk eskubidea du webgunera sartzea alde bakarrez ukatzeko Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

 

5.4. Erabiltzailearen betebeharrak.

 

Erabiltzaileak Baldintza Orokor hauek bete beharko ditu, oro har, baita aplikagarri diren Baldintza Bereziak ere. Horrez gain, baldintza horietan edo Webean ageri diren ohartarazpenak edo jarraibideak bete beharko ditu, legearen, ohituren eta fede onaren eskakizunen barruan, erabiltzen ari den zerbitzuaren izaera kontuan harturik eta ardura osoz. Ez du Weba edozelan erabiliko, funtzionamendu normala eta DUren, bere hornitzaileen, gainerako erabiltzaileen edo, oro har, hirugarrenen ondasunak edo eskubideak oztopatu, kaltetu edo narriatzeko moduan.

Zehazki, baina erabiltzaileak oro har hartu duen betebeharra mugatu gabe, eta aurreko atalaren kalterik gabe, erabiltzaileak Weba erabiltzean honela jokatuko du:

 

  • Benetako datuak emango ditu erregistratzen denean eta eguneratuta mantenduko ditu, une bakoitzean egoera errealari dagozkion moduan. Erabiltzailea izango da, nolanahi ere, egiten dituen adierazpen faltsu, desegoki edo okerren erantzule bakarra, baita emandako informazioa dela eta sor daitezkeen kalteena ere.
  • Ez du erregistrorik egingo beste pertsona baten informazioarekin edo hirugarren baten nortasuna ordezkatuz. Horretarako, DUk egoki iruditzen zaizkion konprobazioak egingo ditu eta, goian deskribatutakorik egin dela egiaztatzen badu, baja emango dio berehala erabiltzaileari, eta eskubidea izango du DUk egoki iruditzen zaizkion legezko ekintzak gauzatzeko edo gai horretan eskumena duten agintariei egindakoa salatzeko.
  • Ez du sartuko, metatuko edo zabalduko Webean edo Webetik berri iraingarri, mehatxagarri, xenofobo, indarkeriazko, arraza, sexu, ideologia, erlijio edo moralaren, ordena publikoaren, oinarrizko eskubideen, askatasun publikoen, ohorearen, intimitatearen edo hirugarrenen irudiaren kontrakorik, eta ez du argitaratuko edo zabalduko inolako edukirik, dela testu, dela irudi, dela bestelako artxiborik, jabetza intelektualeko legeak eta, oro har, indarrean dauden arauak urratzen dituenik.
  • Ez du sartuko, biltegiratuko edo zabalduko ordenagailuko programarik, daturik, birusik, koderik, hardware ekiporik edo telekomunikaziokorik edo beste edozein tresna edo gailu elektroniko edo fisikorik webean, Zerbitzuetan edo DUko edozein erabiltzaileren, DUko hornitzaileen edo hirugarrenen edozein ekipo, sistema edo saretan kalte egin dezakeenik, edo beste edozein modutan alterazioren bat eragin edo haien funtzionamendu normala oztopatuko duenik.
  • Egoki zainduko ditu “erabiltzaile izena” eta “pasahitza”, Zerbitzuetarako sarbideko identifikatzaile direnez; konpromisoa hartuko du erabiltzaileak inori ez lagatzeko, ezta hirugarrenei sartzen uzteko ere. Hala eginez gero, bere gain hartuko du erabilera desegoki horren ondorioz eragin dituen kalteen erantzukizuna.
  • Ez ditu erabiliko edukiak eta, bereziki, Webaren bidez lortutako informazioa, publizitatea bidaltzeko, salmenta zuzenerako mezuak bidaltzeko edo bestelako merkataritzarako, ezta hirugarrenen datu pertsonalak batu eta metatzeko ere.
  • Ez du identitate faltsurik erabiliko, ezta beste inoren nortasuna ordezkatuko Webean edo Webeko edozein zerbitzu erabiltzean ere; hirugarrenen sarbideko pasahitzen erabilera edo bestelakorik ere ez du erabiliko.
  • Ez du DUren, bertako hornitzaileen edo hirugarrenen informaziorik, programarik edo dokumentu elektronikorik suntsituko, aldatuko, erabiliko, baliogabetuko edo kaltetuko.
  • Ez du jabetza intelektualaren, industrialaren edo hirugarrenen sekretu enpresarialen eskubiderik hautsiko duen edukirik sartuko, biltegiratu edo zabalduko Webaren bidez; eta ez du, oro har eta legearekin bat, hirugarrenen esku jartzeko eskubiderik ez duen inolako edukirik jarriko.
  • Ez du, indarrean dagoen legeriaren arabera, legez kontrako artikulurik salduko edo iragarkirik publikatuko; esaterako, faltsifikaziorik, drogarik, leherkaririk, armarik, jabetza lapurturik eta/edo salmenta edo zabalkundea egitea debekatuta duen bestelako gauzarik.
  • Ez du informaziorik bilduko edo hirugarrenen datu pertsonalik gordeko haien baimenik gabe (helbide elektronikoa eta/edo telefonoak barne).

6. Erantzukizunak

6.1. Titularraren erantzukizuna.
DUk erantzungo du erabiltzaileak Webaren erabileraren ondorioz jaso ditzakeen kalteengatik, kalte horiek dolozko jarduera bati egotzi bazaizkio.
DUk ez ditu bere gain hartuko, gerta daitezkeen segurtasun hutsengatik, erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwareari edo softwareari), fitxategiei edo bertan biltegiratutako dokumentuei, erabiltzaileak zerbitzuetara eta Webeko edukietara konektatzeko erabiltzen duen ordenagailuan izan ditzakeen birusengatik, ezta nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik eragindako kalteak.
DUk ez ditu bere gain hartuko, halaber, bertsio elektronikoaren eta bertsio inprimatuaren artean informazioan, dokumentazioan eta/edo Webaren gainerako edukietan izan daitezkeen aldeak.
DUk ez du kontrolatzen, oro har, erabiltzaileek Weba zelan erabiltzen duten. Bereziki, DUk ez du inola ere bermatzen erabiltzaileek weba legearen, Baldintza Orokor hauen, oro har onartzen diren ohituren eta ordena publikoaren arabera erabiliko dutenik, ezta arduraz eta zuhur erabiliko dutenik ere. DUk eskubidea izango du erabiltzaileari baja emateko eta erregistroa baliogabetzeko, aldez aurretik erabiltzailearen baimenik izan gabe.
DUk eskubidea izango du webgunerako eta/edo eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarrera ukatzeko edo kentzeko, aurretiaz jakinarazi gabe, bere kabuz edo hirugarrenek eskatuta, Erabilerarako Baldintza orokor hauek eta/edo baldintza bereziak betetzen ez dituzten erabiltzaileei, hortik sor daitezkeen gaitz eta kalteengatiko erantzukizunen kalterik gabe..

6.2. Erabiltzailearen erantzukizuna.

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du Webaren erabilera bere arrisku eta erantzukizunpean egiten duela.
Webgune honetarako sarbidea eta bertan dagoen informazioaren erabilera egiten duenari dagokio erantzukizuna soil-soilik. Horretarako, erabiltzailea beharturik dago eta konpromisoa hartzen du edukiak Erabiltzeko Baldintza hauen arabera erabiltzeko eta ez erabiltzeko indarrean dagoen legeriaren arabera zilegi ez diren edo debekatuta dauden helburuetarako. DUk ez du bere gain hartuko sarrera edo informazioaren erabilera horretatik sor daitekeen ondorio edo kalterik.
Erabiltzaileak erantzungo du DUk zuzenean edo zeharka izan dezakeen era guztietako kalteengatik, webgunearen erabilera edo hari lotutako edozein zerbitzu dela eta, baldintza orokor hauetan edo berezietan ageri diren betebeharrak bete ez baditu.
Erabiltzailearen betebeharra da DUri kalterik ez eragitea, hirugarren batek edo erakunde publikoek erreklamazio, demanda edo zehapenik jarriz gero, erabiltzaileak webgunea edo hari lotutako zerbitzuak aplikagarri diren baldintza orokor edo berezietan ezarrita dagoenaren kontra erabili eta hirugarrenen eskubideak urratu dituelako.

7. Estekak

DUk ez du bermatzen beste webgune batera edo batzuetara egina duen edo egin lezakeen esteka bat eskura egotea eta jarraipena egitea.
Baliteke Webguneak erabiltzaileen esku jartzea esteka, direktorio eta bilaketa tresnak, erabiltzaileek hirugarrenenak diren eta/edo hirugarrenek kudeatzen dituzten webguneak eta/edo web orriak bilatzeko. Hala ere, DUk ez du inola ere erantzungo, onartuko eta bere egingo web orri horietan dauden produktuak, zerbitzuak, edukiak, informazioa eta bestelako materiala, ezta horien moldaketarik ere.
DUk ez du bermatuko, ezta erantzungo ere, inolako kalterik gertatzen bada arrazoi hauengatik:

  • Estekatutako guneen funtzionamendu, eskuragarritasun, sarbide edo jarraipenagatik.
  • Estekatutako guneetan dagoen informazioa, edukiak eta zerbitzuak eman edo transmititzeagatik.
  • Estekatuta dauden tokietako informazioaren, edukien eta zerbitzuen kalitate, legezkotasun, fidagarritasun eta baliagarritasunagatik.
  • Webgunearen bidez hirugarrenek emandako zerbitzuengatik.

8. Propiedad intelectual e industrial

 

Webgune hau espainiar legeen arabera arautzen da eta estatuko eta nazioarteko legeak babesten du jabetza intelektual eta industrialari dagokionez.

Webean erakusten diren eduki guztiak, eta bereziki, diseinuak, testuak, entzutezkoak, grafikoak, logoak, datu baseak, izen komertzialak, markak edo industrian edo merkataritzan erabil daitezkeen bestelako seinuak DUren, bere bazkideen edo webgunean sartzeko baimena eman duten hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen menpeko dira. Aipamen hutsak ez dakarkio Webari haien gaineko inolako babes, gomendio, eskubide edo erantzukizunik.

DUk baimena ematen die erabiltzaileei Webgunean txertatutako edukiak eta/edo elementuak erabiltzeko, ikusteko eta inprimatzeko, webgunera lotutako eta une bakoitzean indarrean dauden creative commons lizentzien arabera. Erabilera partikularrerako ematen die baimena eta ez lukururako. Hortik kanpoko beste erabilera batzuetarako, beharrezkoa da eskubideen titularraren baimena izatea .

Ez da ulertuko inolako baimenik ematen denik edo eskubideei uko egiten zaienik, eskubideak transmititzen direnik, guztiz edo atal baten lagatzen direnik; eta ez da inolako eskubiderik, ezta eskubidea lortzeko biderik ematen ere, bereziki, eduki horiek aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo haien komunikazio publikoa egiteko, aurretiaz DUk edo titularrek eduki horien gaineko baimen espresurik eman ezik.

Eskubide horiek urratuz gero, prozedura estrajudizial edo judizialak, zibilak edo penalak hasi ahal izango dira.

9. Cookieak

 

DUk erabiltzaileei jakinarazten die cookieak dituela instalatuta bere sistemetan eta, ondorioz, webgune horretara sartzeak cookieak erabiltzea dakarrela.
Informazioko artxibo txikiak dira cookieak, web zerbitzariek nabigatzaileen programetara bidaltzen dituzten instrukzioen bidez sortzen direnak eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen direnak.

Cookieek euren kabuz ezin dute erabiltzailea era pertsonalean identifikatu, baina erabiltzaile beraren IP helbidea izan dezakete.
Cookieek erabiltzailearen IP helbideak utzitako arrastoa meta dezakete, eta erabiltzaile anonimo bati eta haren PCari lotu; baina ez dute erabiltzailearen informazio pertsonalik eskuratzeko berririk ematen.

Nabigatzailerik gehienek onartzen dute cookieak erabiltzea era automatikoan; baina erabiltzaileak aukera du bere nabigatzailera sartzea oztopatzeko, nabigatzailean aukera hori hautatuta.
Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak baimena ematen du cookieak erabiltzeko, nabigazioa errazteko eta helburu estatistikoetarako.
Prozesamenduko zeregin guztiak arauzko legeek arautuko dituzte eta datuak babesteko eskubide guztiak errepetatuko dituzte, indarrean dagoen legeriarekin bat.

Hala ere, jakinarazten zaizu aukera duzula zure gailu informatikoan erabilera baztertzeko, Interneteko nabigatzailearen instrukzioak jarraiturik. Halakoetan, DUk ez du bere gain hartzen cookieak desaktibatzearen ondorioz web orriak desegoki funtzionatzea.

 

10. Deuseztasun partziala

Baldintza orokor hauetakoren bat deusezteak, baliogabetzeak edo eraginik ez izateak ez die gainerakoen balioari eragingo eta lotesleak izango dira aldeentzat.
Aldeetariko edozeinek une jakin batean hemen ageri diren baldintza orokorretariko edozein eskatzeari uko egiteak ez du esan nahi beste baldintza bat edo batzuk betetzeari uko egiten dienik, eta ez da eskuratutako eskubide izango beste aldearentzat.

11. Amaiera

Printzipioz, webgune honen iraupenak mugarik ez badu ere, DUk eskubidea du zerbitzu batzuk edo denak ematea eteteko edo amaitutzat emateko. Erabaki horren berririk ez dio zertan jakinarazi aurretiaz erabiltzaileari.

12. Aplikagarri den legea eta jurisdikzioa

 

Erabilerako baldintza orokor hauek lege espainiarrak eraentzen ditu.

Webguneari dagokion edozein auzi ebazteko, espainiar legeria aplikatuko da. Aldeak Bilboko auzitegi eta epaitegien menpean izango dira eta aldeek uko egingo diete beren foruei, halakorik badute eta aipatuetatik bestelakoak badira.