Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

INFORMAZIO ESKAERA EGITEN DUTENEN DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIO POLITIKA

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Arduraduna - Nor da datuen tratamenduaren arduraduna?
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
IFZ: R4868004E

GRADUAK. Helbide elektronikoa: nuevosestudiantes@deusto.es
GRADUONDOKOAK. Helbide elektronikoa: master@deusto.es
DOKTORETZA. Helbide elektronikoa: doctorado@deusto.es
EXEKUTIBOA. Helbide elektronikoa: dbs@deusto.es

Posta helbidea:
Unibertsitate etorbidea 24-Bilbao (PK-48007)

Datuak babesteko ordezkaria:
Auditoretza eta Barne Kontroleko zuzendaria
Telefonoa: 94 413 94 30
Helbide elektronikoa: dpo@deusto.es

Helburua- Zertarako tratatzen ditugu datuak?

  • Informazio eskaera kudeatzeko:
    • Unibertsitateko prestakuntza eskaintza osatzen duten graduko, graduondoko, doktoregoko eta prestakuntza exekutiboko ikasketak egiteko.
    • etengabeko prestakuntzako jarduerak egiteko.
    • DUko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Ikastetxeetan informazio saioak egin, ateak zabaltzeko jardunaldiak edo foroak eta berariazko jarduerak direla eta jasotako informazioa kudeatzeko.
  • Deustuko Unibertsitateko jarduera eta zerbitzuen zabalkundeko informazioa bidaltzea kudeatzeko, bitarteko fisiko eta elektronikoen bidez.
  • Hobespeneko eta egindako jardueren profilak egiteko.

Legitimazioa - Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Eskaera egiten duen pertsonak datu pertsonalen tratamendurako informazioa aurretiaz jaso eta baimena ematen du eskaera egin eta sinatzean. Hori da datuak tratatzeko lege oinarria.

Eskatutako datuak eman ezik, ezin izango da eskaera kudeatu.

DUko jarduera eta zerbitzuen informazioa bidaltzeko eta egindako jardueren lehenespena egiteko kasuan, zilegitasuna baimenak eta/edo DUren interes legitimoak ematen du.

Datuak lagatzea - Nori lagako zaizkio zure datuak?

Zure eskaera kudeatzeak ez du esan nahi datuak hirugarrenei lagatzen zaizkienik, legez hala ezarri ezik.
Ez du esan nahi datu horien nazioarteko transferentzia egiten denik ere.

Datuak gordetzea- Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?

Gehienez 6 sei urtetan (gutxiago, unibertsitatera arinago sartzen bazara) jarraituko dugu Deustuko Unibertsitateko eskaintza akademikoaren eta jardueren berri bidaltzen.
Espero dugu zuri interesgarri iruditzea, egunero saiatzen baikara gure zerbitzua hobetzen, hautaketa egiten laguntzeko.
Datuak ondorio estatistikoetarako mantenduko dira, datu pertsonalak kenduta.
Zerbitzu jakin horretan interesdunak baja eskatu arte gordeko dira jakinarazpen komertzialak bidaltzeko eta profilak egiteko behar diren datuak.

Eskubideak - Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen badizkiguzu?

Edonork du eskubidea Deustuko Unibertsitatea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez den jakiteko.

Interesdunek eskubidea dute datu pertsonaletara sartzeko, zuzenak ez direnak zuzentzea eskatzeko edo, kasua hori balitz, ezabatzea eskatzeko, baldin eta datuak
jaso ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko datuak.

Zenbait kasutan eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. Deustuko Unibertsitateak datuak tratatzeari utzi egingo dio, premiazko lege arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko ez bada.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, Deustuko Unibertsitateari eman dizkioten datuak eurek jaisteko, formatu egituratuan, erabilera arruntekoan eta irakurketa mekanikokoan, edo Deustuko Unibertsitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Interesduna bere eskubideez balia daiteke web orrian dagoen privacidad@deusto.es helbide elektronikora idatzita. Posta arruntez ere egin dezake, www.deusto.es atariko pribatutasuneko “Eskubideen babesa” atalean adierazten denez.

Horrez gain, zure eskubideak gauzatzeari dagokionez Deustuko Unibertsitatearekin desadostasunik izanez gero, Unibertsitateko Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakezu, dpo@deusto.es helbide elektronikora mezua bidalita.

Datuak Babesteko Espainiar Agentziara (Kontroleko Agintaritza) ere jo dezakezu erreklamazioa jartzeko, www.agpd.es web orriaren bidez.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta segurtasuneko neurri tekniko eta antolaketazkoen menpe egongo dira, aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabe sartzea saihesteko.