Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

Ikastetxe Nagusiari dagokion informazio politika datuak babesteari buruz

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa 

Arduraduna - Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Deustuko Unibertsitatea
IFZ: R4868004E
Deustuko Ikastetxe Nagusia
Helbide elektronikoa: colegio.mayor@deusto.es
Posta helbidea: Unibertsitate etorbidea 24-Bilbao (PK-48007)

Datuak babesteko ordezkaria:
Auditoretza eta Barne Kontroleko zuzendaria
Telefonoa: 94 413 94 30
Helbide elektronikoa: dpo@deusto.es

Helburua - Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Zertarako erabiltzen ditu Deustuko Unibertsitateak ematen dituzun datuak? 

Ikastetxe Nagusiko ostatu zerbitzuari buruzko aholkularitza eta kudeaketa egiteko. Horren barruan daude diziplina arauak eta arauak ez betetzearen ondorioak.

Egoiliarren katalogoa prestatzeko. 

Deustuko Unibertsitateko jarduera eta zerbitzuen zabalkundeko informazioa bidaltzeko. 

Hobespenak eta egindako jardueren profilak egiteko.

Legitimazioa - Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

 

Datuak tratatzeko legezko oinarria ostatuko kontratua betetzea da.

DUko jarduera eta zerbitzuen zabalkundeko informazioa bidaltzen bada, bitarteko fisiko eta elektronikoen bidez, zilegitasuna interes legitimoak ematen du.

Adierazi diren helburuei begira, DUren interes legitimoak hauek dira: beharrizanetara hoberen egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, nolanahi ere, interesdunen oinarrizko interesak, eskubideak eta askatasunak errespetatuz.

Lehenespeneko profilak egiteko eta egindako jardueretarako, eta doakionaren irudi pertsonala hartzeko Ikastetxe Nagusian egindako jardueretan, zilegitasuna doakionaren baimenak ematen du.

Datuak lagatzea - Nori lagako zaizkio zure datuak?

Zure eskaera kudeatzeak ez du esan nahi datuak hirugarrenei lagatzen zaizkienik, legez hala ezarri ezik.
Ez du esan nahi datu horien nazioarteko transferentzia egiten denik ere.

Datuak gordetzea - Zenbat denboran gordeko ditugu datuak?

Jasotako datu pertsonalak Ikastetxe Nagusiko egotaldia amaitu eta hurrengo bost urteetan mantenduko dira, Unibertsitateari legezko betebeharrak betetzeko eskatzen zaion zerga araudia betez.
Ondoren, datu pertsonalak estatistika eta historiarako gordeko dira, baina datu pertsonalak anonimo bihurturik.
Jakinarazpen komertzialak bidaltzeko eta profiletarako behar diren datuak pertsonak zerbitzu jakin horretan baja eskatu arte gordeko dira.

Eskubideak - Zein eskubide dituzu datuak ematen badizkiguzu?

Edonork du eskubidea Deustuko Unibertsitatea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez den jakiteko.

Interesdunek eskubidea dute datu pertsonaletara sartzeko, zuzenak ez direnak zuzentzea eskatzeko edo, kasua hori balitz, ezabatzea eskatzeko, baldin eta datuak jaso ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko datuak.

Zenbait kasutan eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. Deustuko Unibertsitateak datuak tratatzeari utzi egingo dio, premiazko lege arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko ez bada.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, Deustuko Unibertsitateari eman dizkioten datuak eurek jaisteko, formatu egituratuan, erabilera arruntekoan eta irakurketa mekanikokoan, edo Deustuko Unibertsitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Doakiona bere eskubideez balia daiteke web orrian eskura dagoen privacidad@deusto.es helbide elektronikora idatzita.

Horrez gain, erreklamazioa jar dezake Datuak Babesteko Agentzian, batez ere, bere eskubideak erabiltzeko aukerarik izan ez duenean, www.agpd.es orrialdean agertzen den posta helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta segurtasuneko neurri tekniko eta antolaketazkoen menpe egongo dira, aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabe sartzea saihesteko.