Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

Datuak babesteko informazio politika, erabiltzaileen arretari eta inkestei dagokienez

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Arduraduna - Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Deustuko Unibertsitatea
IFZ: R4868004E
Gai honetan eskumena duten zentroak eta kudeaketa zerbitzuak.
Helbide elektronikoa: privacidad@deusto.es
Posta helbidea: Unibertsitate etorbidea 24-Bilbao (PK-48007)
Datuen babeserako ordezkaria: Auditoretza eta Barne Kontroleko zuzendaria
Telefonoa: 94 413 94 30
Helbide elektronikoa: dpo@deusto.es

Helburua - Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Deustuko Unibertsitateak honetarako tratatzen ditu zure datuak:

  1. Unibertsitateko arlo eta zerbitzuetan egiten diren eskaera, kexa, erreklamazio, iradokizun eta zorion agurrak direla eta ematen diren datuak, eskaera egin duen pertsonarekin komunikatzeko eta konponbidearen berri emateko.
  2. Unibertsitateak zuzenean edo zeharka emandako jarduera eta zerbitzu akademiko eta estraakademikoei buruzko inkestak egiteko, zerbitzuen eta zerbitzu horiekin lotutako ekimenen kalitatea eta erabiltzaileen gogobetetasun maila neurtzeko.

Legitimazioa - Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuen tratamendurako legezko oinarria Unibertsitatearen legezko interesa da, tratamenduaren arduradun den aldetik.
Unibertsitatearen interes legitimoak, informatutako helburuei dagokienez, hauek dira: zure beharrizanetara hoberen egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, baita kontratatu dituzun edo etorkizunean kontrata ditzakezun produktu eta zerbitzuetan baldintzarik onenak eskaintzea, nolanahi ere, zure interesak, eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatuz.

Eskatutako datuak eman ezik, ezin izango da eskaera kudeatu.

Datuak lagatzea - Nori lagako zaizkio zure datuak?

Zure eskaera kudeatu arren, ez dizkiegu hirugarrenei datuak lagako, legezko betebeharren, lankidetza hitzarmenen garapenean eta/edo baimenaren kasuan izan ezik.

Ez da nazioarteko transferentziarik egitea aurreikusten tratamenduaren esparru honetan, hezkuntzako lankidetza hitzarmenak betetzeko izan ezik.

Datuak gordetzea - Zenbat denboran gordeko ditugu datuak?

Eskaera ebatzi edo inkestak egin eta ondorengo hamabi (12) hilabeteetan gordeko ditugu jasotzen ditugun datu pertsonalak.

Eskubideak - Zein eskubide dituzu datuak ematen badizkiguzu?

Edonork du eskubidea jakiteko berari dagozkion datu pertsonalak Deustuko Unibertsitatean tratatzen ari garen ala ez.

Interesdunek eskubidea dute datu pertsonaletara sartzeko, zuzenak ez direnak zuzentzea eskatzeko edo, kasua hori balitz, ezabatzea eskatzeko, baldin eta datuak jaso ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Zenbait kasutan eta egoera partikularretan, interesdunek euren datuak tratatzeari aurka egin ahal izango diote. Deustuko Unibertsitateak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko lege arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, Deustuko Unibertsitateari eman dizkioten datuak eurek jaisteko, formatu egituratuan, erabilera arruntekoan eta irakurketa mekanikokoan, edo Deustuko Unibertsitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Interesduna bere eskubideez balia daiteke web orrian dagoen privacidad@deusto.es helbide elektronikora idatzita. Posta arrunta ere erabil dezake, www.deusto.es webguneko pribatutasun atariko“Eskubideen babesa” atalean adierazten denez.

Horrez gain, zure eskubideak gauzatzeari dagokionez Deustuko Unibertsitatearekin desadostasunik izanez gero, Unibertsitateko Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakezu, dpo@deusto.es helbide elektronikora mezua bidalita.

Datuak Babesteko Espainiar Agentziara (Kontroleko Agintaritza) ere jo dezakezu erreklamazioa jartzeko, www.agpd.es web orriaren bidez. 

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta segurtasuneko neurri tekniko eta antolaketazkoak erabiliko dira, aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko.