Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZAKO PROIEKTUAK

DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Arduraduna - Nor da datuen tratamenduaren arduraduna?

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
IFZ: R4868004E
Deustuko Berrikuntza eta Ekintzailetza

Posta helbidea:
Unibertsitate etorbidea 24-Bilbao (PK-48007)

Datuak babesteko ordezkaria:
Auditoretza eta Barne Kontroleko zuzendaria
Telefonoa: 94 413 94 30
Helbide elektronikoa: dpo@deusto.es

 

Helburua - Zertarako tratatzen ditugu datuak?

Zertarako erabiltzen ditu DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK ematen dituzun datuak?

  • Berrikuntza eta Ekintzailetzako programetako proposamen eta formatuak kudeatzeko.
  • Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako jarduera eta zerbitzuen zabalkundeko informazioa bidaltzeko.
  • Hobespenak eta egindako jardueren profilak egiteko.

 

Legitimazioa - Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

  • Datuak tratatzeko oinarri juridikoa aldeen arteko kontratu harremana betetzea da.
  • Interes legitimoa da DUko jarduera eta zerbitzuen zabalkundeko informazioa bidaltzeko oinarri juridikoa.
  • Baimena ematea da hobespeneko profiletarakoo eta egindako jarduerarako oinarri juridikoa.
  • Eskatutako datuak eman ezik, ezin izango da eskaera kudeatu.

 

Datuak lagatzea - Nori lagako zaizkio zure datuak?

  • Kontratu harremana kudeatzeak ez dakar hirugarrenei datuak lagatzea, legez hala ezarri edo hori egiteko baimena eman ezik.
  • Ez du esan nahi datu horien nazioarteko transferentzia egiten denik ere.

 

Datuak gordetzea - Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?

  • Kontratuzko harremanak indarrean jarraitzen duen bitartean mantenduko dira datu pertsonalak eta beste 5 urtez gordeko dira, zerga araudia dela eta.
  • Zabalkundeko informazioa bidaltzeari lotutako datuak mantendu egingo dira, interesdunak ezabatzeko eskaririk egiten ez duen bitartean.
  • Datu pertsonalak estatistika eta historiarako gordeko dira, datu pertsonalak bereizita edo anonimo bihurtuta.

 

Eskubideak - Zeintzuk dira eskubideak datuak ematen badizkiguzu?

  • Edonork du eskubidea Deustuko Unibertsitatea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez den jakiteko.
  • Interesdunek eskubidea dute datu pertsonaletara sartzeko, zuzenak ez direnak zuzentzea eskatzeko edo, kasua hori balitz, ezabatzea eskatzeko, baldin eta datuak jaso ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, besteak beste.
  • Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko datuak.
  • Zenbait kasutan eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. Deustuko Unibertsitateak datuak tratatzeari utzi egingo dio, premiazko lege arrazoiengatik izan ezik, edo izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko ez bada.
  • Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, Deustuko Unibertsitateari eman dizkioten datuak eurek jaisteko, formatu egituratuan, erabilera arruntekoan eta irakurketa mekanikokoan, edo Deustuko Unibertsitatetik beste erakunde batera transmititzeko.
  • Interesduna bere eskubideez balia daiteke web orrian eskura dagoen privacidad@deusto.es helbide elektronikora idatzita.
  • Horrez gain, erreklamazioa jar dezake Datuak Babesteko Agentzian, batez ere, bere eskubideak erabiltzeko aukerarik izan ez badu, www.agpd.es orrialdean agertzen den posta helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

 

SEGURTASUNA

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta segurtasuneko neurri tekniko eta antolaketakoen menpe egongo dira, aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabe sartzea saihesteko.