Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pribatutasuna

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Eskubide hauek dituzu:

  • Datu pertsonaletara jotzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea.
  • Tratamendua mugatzeko eskaera egiteko eskubidea.
  • Tratamenduaren kontra egiteko eskubidea.
  • Datuak eramateko eskubidea.
  • Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Edonork du eskubidea Deustuko Unibertsitateak berari buruzko datu pertsonalak erabiltzen dituen ala ez jakiteko. Interesdunek jo dezakete tratatuta dituzten datuetara, zuzenak ez diren datuak zuzentzea eska dezakete edo, kasua hori izanez gero, ezabatzea eska dezakete, besteak beste, datuak jasoak izan zireneko helburuak kontuan izanda, beharrezkoak ez direlako.

Helburu jakin baterako eman badu baimena, interesdunak eskubidea du baimen hori edozein momentutan kentzeko. Horrek ez dio eragingo aurretiaz emandako baimenaren legezkotasunari, mantentzeari edo kontratu bidezko harremana betetzeari.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Halakoetan, erreklamazioak egin edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Zenbait kasutan eta egoera partikularrak direla eta, interesdunek euren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. Halakoetan, Deustuko Unibertsitateak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko lege arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute. Eskubide horrek esan nahi du interesdunak Deustuko Unibertsitateari eman dizkion datuak formatu egituratu batean eskura ditzakeela, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan (bai interesdunak berak emandako datuak, bai emandako zerbitzutik zuzenean sortzen direnak), edo eska dezake Deustuko Unibertsitatetik zuzenean zerbitzuren bat kontratatu duen beste enpresa batera transmititzea, aurretiaz transmitituak izan beharrik izan gabe, hori teknikoki egin badaiteke (bi enpresen artean sistemak bateragarriak izanez gero).

Zelan erabili eskubide horiek?

Deustuko Unibertsitateak erraztu egiten die interesdunei datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideez baliatzea.

Horretarako, bide hauek erabili ahal izango ditu:

1. Posta

  • Komunikazio bat bidali ahal izango du posta helbide honetara:
    • Deustuko Unibertsitatea
      Unibertsitate etorbidea, 24
      48007 Bilbao - Bizkaia
  • Komunikazio horretan, NANaren, pasaportearen edo ANZren fotokopia erantsi eta hau adierazi beharko da:
    • Izen-abizenak.
    • Jakinarazpenetarako helbidea.
    • Eskabidearen helburu den eskaera.
    • Ordezkari baten bidez eginez gero, ordezkaritza hori egiaztatzen
      duen agiria.
    • Egiten den eskaeraren egiaztagiriak, beharrezkoa izanez gero.
    • Eskaera egin den eguna eta sinadura.

2. Posta elektronikoa:

  • Bidali posta elektronikoko mezua privacidad@deusto.es eta adierazi posta arrunteko mezuan eskatu diren datuak.

Nora jo eskubideen arretarekin ados egon ezik?

Eskubideak gauzatzeari dagokionez Deustuko Unibertsitatearekin desadostasunik izanez gero, Unibertsitateko Datuak Babesteko ordezkariarengana jo daiteke, dpo@deusto.es helbide elektronikora mezua bidalita.

Datuak Babesteko Espainiar Agentziara (Kontroleko Agintaritza) ere jo daiteke erreklamazioa jartzeko, www.agpd.es web orriaren bidez.