Deustuko Unibertsitateak egindako plan estrategiko guztiek ezarri dituzte mugarriak, eta haien goiburuek aztarna utzi dute gure izaeran. Lehenak Bibliako goiburua zuen: Sapientia melior auro. Fundazioko goiburu horrek argi adierazten du jakituria lortzeko gogoa dela unibertsitatearen eta unibertsitarioen ezaugarria, fedearen eta zientziaren arteko jakituria dialogikoa. Urrea baino hobea. Jakituria ezin da erosi, eta saltzerik ere ez dago.
Bigarren goiburuak hau zioen: Pertsona da balioa. Erabili edo manipulatzeko ahaleginen aurrean, pertsonaren balioaren nagusitasuna aldarrikatzen dugu, pertsona bakoitzarena. Pertsonen duintasuna, autonomia, askatasuna, erantzukizuna eta garapen osoa defenda- tzen ditugu, eta balio horiek unibertsitatean eta gizarte osoan onartu eta sustatu daitezen lan egiten dugu.
Hirugarren goiburuak honela zioen: Zerbitzua eta konpromisoa. Ezin dugu ulertu uniber- tsitatearen misioa bizileku duen eta zerbitzatu behar duen gizarteari lotu gabe. Geografia- ren mugez gaindiko jarrera da eta denon ongia oinarritzat hartuta pentsatu eta jardutea eskatzen du. Deusto 2018 Plan Estrategikoaren betetze maila % 80,08koa izan zen.
Goiburu guztiek batu eta azpimarratzen dute arlo espezifiko eta osagarriren bat, unean uneko erronken isla direnak. Ez da ezer galdu; onartzen dugu gure historia, aberastu egiten gaitu eta garenaren erakusgarri da. Plan berriak eta haren goiburuak berriro elkartzen gaituzte azpimarratu nahi dugun balio baten inguruan eta gure zentzua sendotzen duen proiektu bati loturik.
Bultzada berria: Transforming our world together
Hori da unibertsitate jesuiten munduko topaketan (Bilbao 2018) aukeratu zen goi- burua, asmo handikoa eta eragingarria. Orain Deustuko Unibertsitateak goiburu hori hartu du inspirazio iturri bere plan estrategiko berrirako: Deusto Ekimena 2022: mundu berri baten alde elkarlanean.
«Elkarlana» da gure izaeraren ezaugarrietako bat. Elkarlanean, Deustuko Unibertsitateko elkarte modura: ikasleak, irakasle-ikertzaileak, ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, alumni, familiak; bidea eta proiektua partekatuz, era askotako pertsona, instituzio, erakunde sozial, enpresa, eragile kulturalekin..., elkar hartuta, sarean lan eginez. Elkarrekin heldu gara honaino. Elkarrekin irabazi nahi dugu etorkizuna.
«Transforming» terminoak gure eginkizunaren zentzua zein den adierazten du: eraldatzea berritzea, mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa egiteko. Hortxe dago unibertsitate misioaren funtsa eta gure erronken ardatza: prestakuntza, ikerketa eta transfrentzia, lidergoa eta konpromiso soziala... eraldatzeko, humanizatzeko. Langintza handi horri gure ekarpen xumea egin nahi diogu: mundua eraldatzen duten pertsonak.
«Gure mundua»z ari garenean, unibertsaltasunaz ari gara, Lagundiarenaz eta izena eta zentzua ematen digun universitas horretaz. Gure konpromisoak, ezinbestean, dimentsio globala du mundu elkarri lotuan eta elkarren mendekoan. Eta dimentsio global horrekin batera, dimentsio lokala ere bai, gure inguru hurbilekoa. Globala eta lokala dira gaur egungo munduaren bi aldeak. Eta «gure» mundua, da gaurko mundu honetako partaide eta erantzunkide sentitzen garelako.