Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Plan estrategikoa

Aurkezpena

Deustuko Unibertsitateak egindako plan estrategiko guztiek ezarri dituzte mugarriak, eta haien goiburuek aztarna utzi dute gure izaeran. Lehenak Bibliako goiburua zuen: Sapientia melior auro. Fundazioko goiburu horrek argi adierazten du jakituria lortzeko gogoa dela unibertsitatearen eta unibertsitarioen ezaugarria, fedearen eta zientziaren arteko jakituria dialogikoa. Urrea baino hobea. Jakituria ezin da erosi, eta saltzerik ere ez dago.

Bigarren goiburuak hau zioen: Pertsona da balioa. Erabili edo manipulatzeko ahaleginen aurrean, pertsonaren balioaren nagusitasuna aldarrikatzen dugu, pertsona bakoitzarena. Pertsonen duintasuna, autonomia, askatasuna, erantzukizuna eta garapen osoa defenda- tzen ditugu, eta balio horiek unibertsitatean eta gizarte osoan onartu eta sustatu daitezen lan egiten dugu.

Hirugarren goiburuak honela zioen: Zerbitzua eta konpromisoa. Ezin dugu ulertu uniber- tsitatearen misioa bizileku duen eta zerbitzatu behar duen gizarteari lotu gabe. Geografia- ren mugez gaindiko jarrera da eta denon ongia oinarritzat hartuta pentsatu eta jardutea eskatzen du. Deusto 2018 Plan Estrategikoaren betetze maila % 80,08koa izan zen.

Goiburu guztiek batu eta azpimarratzen dute arlo espezifiko eta osagarriren bat, unean uneko erronken isla direnak. Ez da ezer galdu; onartzen dugu gure historia, aberastu egiten gaitu eta garenaren erakusgarri da. Plan berriak eta haren goiburuak berriro elkartzen gaituzte azpimarratu nahi dugun balio baten inguruan eta gure zentzua sendotzen duen proiektu bati loturik.

Bultzada berria: Transforming our world together

Hori da unibertsitate jesuiten munduko topaketan (Bilbao 2018) aukeratu zen goi- burua, asmo handikoa eta eragingarria. Orain Deustuko Unibertsitateak goiburu hori hartu du inspirazio iturri bere plan estrategiko berrirako: Deusto Ekimena 2022: mundu berri baten alde elkarlanean.

«Elkarlana» da gure izaeraren ezaugarrietako bat. Elkarlanean, Deustuko Unibertsitateko elkarte modura: ikasleak, irakasle-ikertzaileak, ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, alumni, familiak; bidea eta proiektua partekatuz, era askotako pertsona, instituzio, erakunde sozial, enpresa, eragile kulturalekin..., elkar hartuta, sarean lan eginez. Elkarrekin heldu gara honaino. Elkarrekin irabazi nahi dugu etorkizuna.

«Transforming» terminoak gure eginkizunaren zentzua zein den adierazten du: eraldatzea berritzea, mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa egiteko. Hortxe dago unibertsitate misioaren funtsa eta gure erronken ardatza: prestakuntza, ikerketa eta transfrentzia, lidergoa eta konpromiso soziala... eraldatzeko, humanizatzeko. Langintza handi horri gure ekarpen xumea egin nahi diogu: mundua eraldatzen duten pertsonak.

«Gure mundua»z ari garenean, unibertsaltasunaz ari gara, Lagundiarenaz eta izena eta zentzua ematen digun universitas horretaz. Gure konpromisoak, ezinbestean, dimentsio globala du mundu elkarri lotuan eta elkarren mendekoan. Eta dimentsio global horrekin batera, dimentsio lokala ere bai, gure inguru hurbilekoa. Globala eta lokala dira gaur egungo munduaren bi aldeak. Eta «gure» mundua, da gaurko mundu honetako partaide eta erantzunkide sentitzen garelako.

Planaren egitura

 Planaren oinarrian bi printzipio inspiratzaile daude, elkarren arteko lotura estua du tenak: Ignaziotar identitatea —gure izaera eta bereizgarria— eta gizarte eta ingurumen erantzukizuna —gure unibertsitate ekarpen espezifikoa—.

Bost lehentasun instituzional definitu eta formulatu dira: haietako hiru unibertsitatearen misioei —prestakuntza, ikerketa eta transferentzia, eta lidergoa eta gizarte konpromisoa— lotutakoak, eta beste bi pertsonei eta unibertsitate elkarteari eta gobernantzari lotutakoak. Bost lehentasun instituzional horiek hamaika estrategia eta hogeita sei lanildoren bidez gauzatuko dira.

Planean, aldi berean, zeharkako hiru ardatz daude: nazioartekotzea, digitalizazioa eta aniztasuna; hirurek zeharkatu behar dute Deusto Ekimena 2022 goitik behera, estrategia eta ekintza guztietan ageri eta unibertsitateko jardun guztian eragin.

Azkenik, Planak jomuga bat definitzen du: Nazio Batuek 2015eko irailean planetaren garapen jasangarrirako ibilbide orri modura onartuko 2030 Agenda. Gainera, unibertsitatea erronka unibertsal horrekin lerrokatu eta plangintza estrategikoan modu eraginkorrean sartuz gero, aukera izango dugu Deustuk Garapen Jasangarrirako Helburuei (17 GJH) egiten dien ekarpenaren jarraipena egiteko.

Eta, Planaren oinarrian, hautu bat: arlo guztiak hobetzea, arlo batzuetan fokalizatu beharrean. Unibertsitateko jarduera gero eta korapilatsuagoa eta elkarreragin gehiagokoa da eta denean nahi dugu etorkizuna eta berrikuntza.

Zeharkako ardatzak

  • Nazioartekotzea

Unibertsitate euskalduna eta globala, sustrai sakonak dituena, mundura irekia, eta begirada eta bokazio unibertsalak dituena

  • Eraldaketa digitala

Espazio, jarduera, zerbitzu eta prozesuen erabateko digitalizazio eraginkorraren alde egiten duen unibertsitatea

  • Aniztasuna

Aniztasuneko bizikidetza eredu berritzaile eta erreferentziakoarekin konprometitutako unibertsitatea

Lehentasun instituzionalak eta estrategiak

P1 Prestakuntza eta balioak

  • A1. Deustuko Hezkuntza Ereduan sakondu. Eredu integrala eta esperientziala da eta lau arlo lantzen ditu: ezaupideak eskuratzea, gaitasunak garatzea, balioetan heztea eta konpromiso etikoa barneratzea
  • A2. Titulazioen mapa eguneratu
  • A3. Unibertsitatearen eta enpresaren arteko harreman eredu propioa eta integrala garatu

P2 Ikerketa eta transferentzia

  • A4. Gizarteko erronkei erantzungo dien jakintza eraikitzera bideratutako ikerketan, elkarlaneko sorkuntzan eta transferentzian sakondu
  • A5. Parte hartze handiagoa izan ospe eta balio handiko nazioarteko itun, partzuergo eta sareetan

P3 Lidergoa eta gizartearekiko konpromisoa

  • A6. Erakunde, enpresa eta gizarte entitateekiko harremana sendotu
  • A7. Ekarpen etiko eta intelektuala egin gizarteko eztabaidari

P4 Pertsonak eta unibertsitate elkartea

  • A8. Ikasleentzako unibertsitate esperientzia eraldatzailea sustatu eta pertsona konpetente eta konprometituak izan daitezen lagundu
  • A9. Garapen pertsonala, profesionala eta komunitarioa sustatu

P5 Erakundea/Antolaketa eta gobernu ona

  • A10. Gobernantza sistemarik onena jarri erakundean, lidergo estrategikoa izateko, proiektuaren eta beraren garapenaren zerbitzura
  • A11. Campusak eta egoitzak eta bertako espazioak, azpiegiturak eta ekipamenduak garatu

Mendeko unitateak