Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gardentasuna

Graduak. Lan egoera 2019ko abenduan – 2016ko promozioa

2016an gradua lortu zuten Deustuko Unibertsitateko ikasleen laneratze mailari buruzko emaitzak dira hauek, Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuko kabinete teknikoak egina.

DUn 2016ko promoziokoen artean titulua atera dutenen laneratzeari buruzko ikerketa egiteko, urte horretan unibertsitatean gradua lortu zuten 1041 pertsonaren iritzia jaso zen.

2016ko promozioaren lagina osatu zutenei 2019ko abendutik aurrera egin zitzaien elkarrizketa eta ikasturte osoari estrapolatzen zaio emaitza. Guztira 1395 pertsonak osatu zuten promozioa eta parte hartzea % 75eko izan zen.

Okupazio tasa % 88koa da, 3 puntuko jaitsiera arina aurreko promozioa osatzen zutenekin konparatuta.

Daturik esanguratsuenen artean, hauek azpimarratu daitezke:

  • Karrera amaieratik lehenengo lan topatu arte hamalau hilabete pasatu dira, baina benetan 6 hilabete eman dituzte lan bila, lan bila hasi eta topatu arte.
  • Aktibitate tasa % 93ra heldu da, aurreko urtekoei egin zitzaien inkestan agertzen zenaren oso antzeko kopurua (aurreko urtekoen aktibitate tasa % 93,7koa izan zen).
  • Langabezia tasa % 12koa da, aurreko urtean baino bi puntu altuagoa.
  • Ikasketei lotutako enplegu tasa % 88koa da. Horrek esan nahi du enplegua duten hamar unibertsitariotatik ia bederatzik dutela haien maila akademikoarekin bat datorren lana.
  • Enplegu egonkorraren pisua (mugarik gabeko kontratuak, autonomoak eta bazkide kooperatibistak barne) guztizkoaren % 52koa da; aurreko urtean, ostera, % 55ekoa zen.
  • % 48 estatu mailako enpresa pribatuetan sartu dira eta % 29 erakunde pribatu multinazionaletan.
  • 2016ko promozioko tituludun okupatuen % 75 EAEn ari da lanean. Inkesta egin duten 4tik 1 EAEtik kanpo ari da lanean.
  • ituludun berrietatik % 43k erabiltzen dute euskara lanbidean eta % 48k erabiltzen dute ingelesez. 
  • Enpleguaren balorazio globala 10etik 7,3koa da, kopururik altuena datuak jasotzen hasi zirenetik eta, elementurik balioetsiena hau da: lanpostuan betetzen dituzten funtzioak.

Gradudunen Laneratzearen Ikerketari buruzko txostena  

Graduondoak. 2016ko promozioa

Lanbide batean hasi ahal izatea da Deustuko Unibertsitateko graduondoko bat egin dutenen artean gehien betetzen den itxaropena.

Ikerketaren helburua hau da: egin duten graduondokoarekin ikasleek duten gogobetetasun maila ezagutzea. Aldi berean, graduondokoak ikasleen gaitasun orokorrei egiten dien ekarpena aztertu nahi da eta graduondokoa egin ondorengo enplegagarritasunaren ezaugarriak ezagutu nahi dira. Horrela, 2019an inkesta bat egin zitzaien graduondokoa 2017an amaitu zuten ikasleei. % 54,61ek erantzun zioten galde-sortari.

Lortutako emaitzetatik ondorioztatzen da pertsona horiek graduondokoa egiteko izan duten motibazio nagusiena curriculuma osatzekoa eta lan aukerak zabaltzekoa izan direla. Hori aukeratu dute % 53,87k. Betetze mailarik handiena duen itxaropena lanbidean hasi ahal izatea da (% 52,44).

Graduondokoarekin dagoen gogobetetasun maila 10etik 6,43koa da. Kritikoenak Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko ikasleak dira; balioespenik handiena, ostera, Zuzenbide Fakultatekoek dute.

Okupazio tasa, hau da, lan egiteko adinean egon eta lanean diharduten pertsonen tasa, % 85,89koa da; langabezia tasa % 14,11koa da. 

Inkesta egin dutenen artean aldeak ikusten dira enplegagarritasunean, zein graduondoko egin duten kontuan hartuta. Okupazio tasarik altuena Ingeniaritza Fakultatean dago, % 100ekoa; baxuena, berriz, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean dago, % 78,95ekoa, nahiz eta orotara ehunekoa altua izan. Enplegu egonkorra dute lagina osatu duten % 57,84k, Ingeniaritza eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietakoek, batez ere.

Azkenik, azpimarratu behar da enplegua egokitu egiten dela ikasketa mailara tituludunen 10etik ia 8tan eta enplegua inoren konturakoa dela %79,09tan.

Graduondokoen enplegagarritasunari buruzko ikerketaren aurkezpena