Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
imagen espacio Paraninfoaren ondoko klaustroa

Zerbitzuak

  • Bozgorailuak : Bai
  • Haririk gabeko mikrofonoa: 2
  • Postuko mikrofonoa (konferentzia-sistema): 2
  • Irisgarria: Bai
  • WIFIa: Estaldura: normalean, bikaina

Unibertsitateko bi klaustroak dira Unibertsitateko eraikinik zaharrenaren (Literarioa) bizitzaren gune. 2012an estali egin ziren, eraikinaren kudeaketa energetikoa hobetzeko eta espazioak hobeto aprobetxatzeko. Harrezkero, klaustroak –eguraldiaren hotz-beroetatik libreago– gainerako eraikinaren barruan txertatu dira eta toki ezin egokiago bihurtu dira ekitaldi, erakusketa, azoka edo mokadutxoak hartzeko.

Irudiak

Araudia

Zerbitzuen kontratazioa:

  • Espazioaren alokairuaren kostuaren barne daude ikus-entzunezkoen ekipamendua eta aretoko altzariak.
  • Laguntza teknikoko zerbitzua, bideoaren grabazioa, streaminga, laguntzaileak, interpreteak, etab., eta ikus-entzunezkoen ekipamendu eta altzari estren alokairua Deustuko Unibertsitatearen eta hark homologatuta dituen enpresen arteko kontratu bidez egingo da eta aparteko aurrekontua izango dute.
  • Catering zerbitzuen kontratazioa SODEXOri soilik egingo zaio (Iñaki Moreno 671 755 598 -deusto.servicios@sodexo.com), eta horretarako adostuta dauden espazioetan eskainiko da.

Tarifen aplikazioa:

  • Tarifak egun erdikoak edo egun osokoak izango dira.
  • Goizeko jardunaldia 14:00ak pasatu ondoren amaitzen bada, egun osokotzat hartuko da.
  • Tarifaren barruan bakarrik sartzen da espazioa eta ekipamenduaren alokairua.
  • Aste buruetako ekitaldietan, aparte fakturatuko da segurtasun eta garbitasuneko langileen kontratazioa, eta behar izanez gero, informatika (WIFI euskarria) eta instalazioen (klimatizazioa) mantentze zerbitzuko langileena.

Betebeharrak:

  • Ezeztatu erreserba, ekitaldia bertan behera geratuko dela jakin bezain laster.
  • Eutsi ekitaldiaren hasiera eta amaiera orduei.

Ezin da:

  • Jatekorik edo edatekorik kontsumitu, cateringa eskaintzen den espazioetatik kanpo.
  • Altzarien kokapen fisikoa aldatu.
  • Kartelik jarri, aurretiaz baimenik eskatu gabe.
  • Musika edo megafonia erabili Klaustroetan, aurretik baimenik izan gabe.

Komeni da:

  • Ez uztea objektu pertsonalik geletan