Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
imagen espacio Auditorium

Zerbitzuak

  • Bideo-proiektagailua: 2
  • Bideokonferentzia ekipoa : 1
  • Bozgorailuak : Bai
  • Haririk gabeko mikrofonoa: 2
  • Postuko mikrofonoa (konferentzia-sistema): 6
  • Proiekzio-pantailak: 2
  • Proiekzio-pantailaren tamaina: Pantalla eléctrica 350x198 (16:9)
  • Aire-girotua: Bai
  • Aulki-mota: 345 (Besaulki pala gabea)
  • Irisgarria: Bai
  • Itzulpena: Bai
  • Hizlariarentzako ordenagailua: Eramangarria
  • WIFIa: Estaldura: normalean, bikaina

Kristalezko eraikinaren beheko aldean, Arrupe pasabidearen ondoan dago Deustuko Unibertsitateko Entzungela. Erabilera ugariko espazioa da, 345 pertsonarentzako tokia du eta era guztietako ekitaldiak egin daitezke bertan. Entzungelaren ondoko klaustroa hurbil egonik (catering zerbitzuak eskaini daitezkeen tokia), oso toki egokia da jardunaldi eta biltzarretarako.

Irudiak

Araudia

Zerbitzuen kontratazioa:

  • Espazioaren alokairuaren kostuaren barne daude ikus-entzunezkoen ekipamendua eta aretoko altzariak.
  • Laguntza teknikoko zerbitzua, bideoaren grabazioa, streaminga, laguntzaileak, interpreteak, etab., eta ikus-entzunezkoen ekipamendu eta altzari estren alokairua Deustuko Unibertsitatearen eta hark homologatuta dituen enpresen arteko kontratu bidez egingo da eta aparteko aurrekontua izango dute.
  • Catering zerbitzuen kontratazioa SODEXOri soilik egingo zaio (Iñaki Moreno 671 755 598 -deusto.servicios@sodexo.com), eta horretarako adostuta dauden espazioetan eskainiko da.

Tarifen aplikazioa:

  • Tarifak egun erdikoak edo egun osokoak izango dira.
  • Goizeko jardunaldia 14:00ak pasatu ondoren amaitzen bada, egun osokotzat hartuko da.
  • Tarifaren barruan bakarrik sartzen da espazioa eta ekipamenduaren alokairua.
  • Aste buruetako ekitaldietan, aparte fakturatuko da segurtasun eta garbitasuneko langileen kontratazioa, eta behar izanez gero, informatika (WIFI euskarria) eta instalazioen (klimatizazioa) mantentze zerbitzuko langileena.

Betebeharrak:

  • Ezeztatu erreserba, ekitaldia bertan behera geratuko dela jakin bezain laster.
  • Eutsi ekitaldiaren hasiera eta amaiera orduei.

Ezin da:

  • Jatekorik edo edatekorik kontsumitu, cateringa eskaintzen den espazioetatik kanpo.
  • Altzarien kokapen fisikoa aldatu.
  • Kartelik jarri, aurretiaz baimenik eskatu gabe.
  • Musika edo megafonia erabili Klaustroetan, aurretik baimenik izan gabe.

Komeni da:

  • Ez uztea objektu pertsonalik geletan.