Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko abenduak 02Donostiako Campusa

Deustuko Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitzeko ikasleek hiztegi juridiko bat prestatu dute hizkuntza argian

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitzeko 5. mailako Ilune Saiz, Paula Arguinchona eta Naiara Álvaro ikasleek hiztegi juridiko bat prestatu dute hizkuntza argian, IKTen ibilbidean, “Asociación Lectura Fácil” erakundearekin batera, dokumentu juridikoak errazago irakurtzeko eta hobeto ulertzeko. Ikasleek diotenez, “Ideia hau da: pertsonentzat hizkuntza errazera itzultzea Zuzenbideko hitzik arruntenak. Liburuetan, epaietan, artikuluetan, isunetan edo salaketetan agertzen diren hitzak jaso ditugu”.
Aurreko promozioetako ikasleen lanari esker ere, hiztegiak 190 termino ditu gaztelaniaz eta 100 euskaraz (proiektu bizia da eta terminoak gehitzen jarraituko dute). Hitz horiek guztiak berariaz prestatu den webgune batean egongo dira eskura eta bertara sartu beharko dira erabiltzaileak, terminoak zer esan nahi duen kontsultatzera. Bilaketak terminoen arabera edo Zuzenbideko adarraren arabera egin ahal izango dira; gainera, definizio batera sartu ahal izango denez, webguneak hitzarekin lotuta dauden Zuzenbideko adarreko terminoak ere proposatuko ditu.

Hiztegi digitala dagoen weba abenduaren 3an plazaratuko da, “Euskararen Nazioarteko Egunean”. Kontsultak helbide honetan egin ahal izango dira.


Diario Vascoren erreportajea.