COVID-19ak eragin duen osasun egoera dela eta, Deustuko Unibertsitateak web orri bat sortu du (www.deusto.es/covid-19), unibertsitateko elkartean sortu daitezkeen zalantzei eta galderei erantzun eguneratua emateko eta hartzen diren neurrien berri emateko.
Jokabide arauak
- Unibertsitaterako joan-etorriak
- Garraio publikoa erabiltzen baduzu edo zeure autoan etortzen bazara hartu beharreko segurtasun neurriak.
- Prebentzio eta garbiketako neurri orokorrak
- Erabili maskara, mantendu segurtasun tartea, garbitu eskuak, mailakatu sartu irtenak, espazioen garbiketa, desinfekzioa eta aireztatzea.
- Ikasgelak eta laborategiak
- Gehieneko jende kopurua eta maskaren erabilera.
- Liburutegiak eta ikasteko gelak
- Gehieneko jende kopurua eta maskaren erabilera.
- Kirol instalazioak
- Irakaskuntza eta horri lotutako jardueretarako mugatu da erabilera.
- Kaperak eta kultu lekuak
- Gehieneko jende kopurua eta maskaren erabilera.
- Kafetegiak eta jantokiak
- Kafetegiak itxita daude bazkalorduan izan ezik (12:30etik 16:00etara).
- Zer egin sintomarik badut?
- Jarraitu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidalerroak.
Campuseko bizitza 2020-2021
- Deustuko Hezkuntza Ereduaren oinarrizko printzipioak
- Deustuk irakas-ikaskuntza eredu propioa aplikatzen du, ikaslearen autonomia, ikaskuntza esanguratsua eta bizitza pertsonal eta profesionalerako egokiak diren gaitasunen garapena azpimarratuz. Deustuko Hezkuntza Eredua ospe handiko eta nazioartean aitorpena duen eredua da, Deustu irakas-ikaskuntzako ranking-ik garrantzitsuenen lehenengo postuetan jarri duena.
- Presentzialtasun egokitua
- Ohiko normaltasunera itzultzen ez garen bitartean, indarrean dauden segurtasun eta distantzia sozialeko arauek mugatu egingo dute gure campusetan eta egoitzetan fisikoki egon daitekeen jende kopurua. Horregatik, Deustun presentzialtasun egokituko eredua hartu dugu 2020-2021 ikasturteko antolaketa akademikorako. Zer esan nahi du? Zer dakar horrek? Oinarrian bi gauza:
- 1) Taldeak eta atalak bi azpitaldetan banatuta geratuko dira
- 2) Irakaskuntzako jarduerarik gehiena aurrez aurre egingo da (azpitaldeetan) eta zati bat urrutitik (talde handia).
- Ohiko normaltasunera itzultzen ez garen bitartean, indarrean dauden segurtasun eta distantzia sozialeko arauek mugatu egingo dute gure campusetan eta egoitzetan fisikoki egon daitekeen jende kopurua. Horregatik, Deustun presentzialtasun egokituko eredua hartu dugu 2020-2021 ikasturteko antolaketa akademikorako. Zer esan nahi du? Zer dakar horrek? Oinarrian bi gauza:
- Zelakoa da “ohiko astea”
- Irakasgai bakoitzak 6 ECTS ditu, astean hiru orduko klaseak: bi aurrez aurrekoak izaten dira (azpitaldean) eta bestea urrutitik (talde handian).
Egutegia kontuan harturik, 6 ECTSko irakasgai bakoitzeko ikasleak 23 ordu presentzial ditu eta beste 14 urrutitik egiten dituenak. 6 ECTSko irakasgai bakoitzeko, irakasleak ikaslearen 150 orduko lana planifikatzen du eta, horien artean, aurrez aurreko eta urrutiko 37 orduak sartzen dira.
- Irakasgai bakoitzak 6 ECTS ditu, astean hiru orduko klaseak: bi aurrez aurrekoak izaten dira (azpitaldean) eta bestea urrutitik (talde handian).
- Azterketak
- Azken ebaluazioa aurrez aurrekoa izango da. Deustuko Hezkuntza Ereduak etengabeko ebaluazio ereduaren aldeko apustua egiten du eta azken ebaluazioaren pisu espezifikoa mugatu.
Irakaskuntzarako jarraibideak docencia2021.deusto.es webgunean
DUko unibertsitateko elkarte osoaren eskura dago “20-21 ikasturteko irakaskuntzarako gakoak” webgunean. Espazio horretan daude bilduta orientazioak eta aholkuak, baita baliabide teknologiko, laguntzako eta euskarrikoei buruzko informazioa ere.
- Ikasleentzako informazioa: zugandik inoiz baino hurbilago gaude
- Irakasleentzako informazioa: zure irakasle lana beti bezain funtsezkoa da
Deusto COVID-19 bekak
Koronabirusaren krisiaren ondorioak jasaten ari diren ikasleentzako eta haien familientzako laguntzako aparteko funtsa da.