Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko otsailak 24Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak gaur zabalduko du Ada Byron 2022 sarirako hautagaitzak aurkezteko epea

Deustuko Unibertsitateak gaur, otsailak 24, zabalduko du Ada Byron 2022 sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Estatu mailako sari honek emakumeek zientziaren eta teknologiaren esparruan egiten duten lana begien bistan jarri nahi du, alde batetik; eta I + G esparruko emakumeen bokazioak sustatu, bestetik. Hautagaitza aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da.

Ada Byron saria 2014an sortu zuen Espainian Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak. Sariaren urrezko babeslea Microsoft da, baita Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde ere, eta babesleak Innobasque eta Basque HealthCluster dira. Sariak bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroko zuzkidura duena) eta gazteena, 35 urtetik beherakoena (1.000 euroko zuzkidura duena). Hautagai bakoitzak bere burua aurkeztu dezake edo beste pertsona batek edo erakunde batek aurkeztu dezake.

Bost herrialdetako sei emakume teknologo saritu zituen 2021ean Deustuko Unibertsitateak

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak curriculum bikaineko bost herrialdetako sei emakume teknologo saritu zituen joan den urtean, Ada Byron sariaren bidez. Espainiako edizioko bi saridunak eta nazioarteko sarietan irabazle izan ziren laurak hauek dira:

- Elena García Armada valladolidtarra, Industria Ingeniaritzako doktorea, CSICeko ikertzaile zientifikoa eta MarsiBionics-eko presidentea, izan zen Espainiako Ada Byron sariaren zortzigarren edizioaren irabazlea.
- Estatu mailako sariak gazteen kategoria bat ere badu. Iazkoan, Jordina Torrents Barrena kataluniarra, adimen artifizialaren esparruko Pompeu Fabra Unibertsitateko doktorea izan zen.
- Mexikoko sariaren bigarren edizioan, Instituto Mexicano del Petroleo erakundeko Ingeniaritza Kimikoko Zientzietako doktore Carolina Leyva Inzunzak jaso zuen saria.
- Argentinako bigarren edizioak Noemí Zaritzky-ri eman zion saria, Elikagaien Krioteknologiako Ikerketa eta Garapen Zentroko Conicet-eko ad honorem goi ikertzaileari.
- Uruguaiko lehenengo edizioa Fiorella Haim UdelaR-eko ingeniari elektrizistarentzat izan zen.
- Azkenik, Kolonbiako lehenengo edizioan, Mónica Echeverry Rendón Antioquiako Unibertsitateko bioingeniaria izan zen irabazlea.

Deustuko Unibertsitateak Ada Byron saria nazioarteratzen jarraituko du aurten ere eta luzaro gabe zehaztuko da zein beste herrialdetan izango den saria 2022an. Epe luzera, nazioarte mailan ere eman nahi da sari bat eta horretan ari dira lanean.