Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 29Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Deusto COVID-19 beketarako Aparteko Funtsetan laguntzen animatzen du

Deustuko Unibertsitateak kanpaina bat jarri du martxan, “Deusto COVID-19 Beketarako Aparteko Funtsean” laguntzen animatzeko. Deialdi honen helburua da koronabirusaren pandemiaren ondorio ekonomikoak zuzenean pairatu dituzten ikasleei eta haien familiei laguntzeko erakunde akademikoak bere funtsetatik jarri duen 750.000 euroko hasierako ekarpena zabaltzea.

Laguntza berri hori Unibertsitateak urtero 1.300 ikaslerentzat jarri ohi dituen 2.200.000 euroen funtsetik apartekoa da. Egun dugun krisi egoera kontuan harturik, Deustuk beste ekimen hori bultzatu nahi izan du, Deusto COVID-19 beketarako zuzkidurari esker, beste 500 ikaslerengana heltzeko. Horrela bada, Deustuk bertako unibertsitateko elkarteko kideei zabaldu die lehenengo laguntzeko deia, proiektuan dohaintza bat egin dezaten, askatasunez eta borondatez.

Ekimena, gainera, Deustuko “unibertso”arekin loturaren bat duten beste pertsona, eragile, entitate, enpresa eta erakundeentzat ere zabalik dago –ikasle ohiak, bere garaian Deusturen beka jaso zutenak, Etengabeko Prestakuntza eta Executive programetako ikasleak, lankidetza hitzarmenak sinatuta dituzten entitateak, fundazioak, enpresa laguntzaileak, hornitzaileak, Deustuko star-up-ak, etab.-. Horiei guztiei bat egiteko deia egiten die Deustuk, helburua COVID-19 gaixotasunak zuzenean kolpatu dituen ikasle eta familiei laguntzea eta ikasle horiek Deustuko Unibertsitatean prestatzeko aukera izatea delarik.

Laguntzeko interesa dutenek Unibertsitateko webera jo dezakete, “Deusto Colabora” izeneko atalera (colabora.deusto.eus). Han azaltzen da proiektua zertan den eta zelan lagundu, baita zein zerga-salbuespen aplikatu daitezkeen ere.