Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 27Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitatea Estatuko unibertsitaterik onenen taldean

Deustuko Unibertsitatea espainiar unibertsitaterik onenen artean dago, Fundación Conocimiento y Desarrollo ranking-ak gaur goizean argitara eman duenez. Fundación Conocimiento y Desarrollo-ren rankinga unibertsitate espainiarren rankingik handiena da eta 76 unibertsitateren, 25 jakintza esparruren eta 2925 titulazioren emaitzak eskaintzen ditu.


2020ko edizio honetan, Deustuko Unibertsitateak goi errendimenduko 22 adierazle jaso ditu; iaz 18 lortu zituen eta 2014an 11 bakarrik. Deustuk irakas-ikaskuntzan lortu ditu emaitzarik onenak -goi errendimenduko 9 adierazletatik 7-, nazioarteko orientazioan –goi errendimenduko 7 adierazletatik 5- eta eskualde garapenari egiten dion ekarpenean –goi errendimenduko 4 adierazletatik 3-.


Zuzenbidearen jakintza esparruan lehenengoz izan da ebaluatua. Azpimarratzekoa da jakintza arlo horretako irakas-ikaskuntzan, Espainiako unibertsitateetan, 5 onenen artean kokatzen baita, goi errendimenduko 13 adierazletatik 9 lortuta.


José María Guibert errektoreak poza adierazi du, emaitzek, bere hitzetan, “unibertsitate egitasmoaren eta prestakuntza ereduaren bikaintasuna berresten baitute. Bizi dugun salbuespeneko egoera honetan proiektu eta eredu sendoa eta moldaerraza gertatzen ari da. 48 ordutan, Deustuk erakutsi zuen prestatuta zegoela eta prestakuntza urrutiko eredura moldatu zuen. Eredu horretan eskaini da aurreikusita zegoen irakaskuntzaren % 100 eta gogobetetasun maila altuekin. Deustu COVID-19 gaixotasunari lotutako 41 ikerketa proiektutan ari da lideratzen edo laguntzen”, errektoreak erantsi zuenez. Bukatzeko, adierazi zuen berriro ere frogatu dela zerbitzua eta konpromisoa lema bat baino askoz gehiago direla, Euskadiren eta mundu bidezkoago, humanoago eta jasangarriago baten aldeko proiektu baten oinarriak direla.