Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 23Donostiako Campusa

Deustuko bi ikaslek SARRALLE GROW beka jaso dute, emakumeen eta gizonen arteko arrakala teknologikoa murrizteko sortua

SARRALLE GROW zenbait urtetan luzatzen den beka programaren misioa gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa murrizten laguntzea eta zuzendaritza eta ardurazko lanpostuetan emakumeen presentzia gehitzea da. Beka programa horrek Deustuko Unibertsitateko bi neska ikasle aukeratu ditu hirugarren ediziorako. Bakoitzak, 1.000 euroko beka jasoko du ikasturteko.


Bata Nora Royo da, 21 urteko ikaslea, Donostian jaioa, aurtengo ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko 4. maila egingo duena; eta, bestea, Ane Balenciaga da, 20 urteko zarauztarra, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko 3. maila hasi berri duena.


Bi ikasleek nabarmendu dute bekek lanbidera hurbiltzeko aukera eskaintzen dietela eta “aukera handia dela Sarrallen praktikak egitea, eta etorkizunean lanari segurtasun handiagoz aurre egin ahal izango diotela”. Bi nesken aburuz, ‘lan mundura hurbiltzea lortzea oso zaila denez, oso motibagarria da guretzat”.


Hirugarren edizio honetan, 19 neskak hartu dute parte guztira, hau da, iazkoan baino % 72 gehiagok. Parte hartzeko eskakizun hauek bete behar dira: 18 eta 25 urte bitartekoa izan, Euskadin bizi eta aurreko maila osoa gaindituta izatea.
Beken esleipena puntuen arabera egin da, irizpide hauek kontuan hartuta: elkarrizketa pertsonala (3 puntu), aurreko ikasturteko batez besteko kalifikazioa (2 puntu), C1 maila euskaraz (1 puntu), Advanced Certificate, ACE (3 puntu) eta euskara eta ingelesa ez den beste hizkuntza batean B2 maila izatea (1 puntu).

Joerari buelta eman

Sarralleren programak bezalakoak martxan jarri arren, emakumezkoen jarduera tasa gizonezkoena baino dezente baxuagoa da, kultura, gizarte eta gaur egungo lan merkatuaren idiosinkrasia faktoreak direla eta. Era berean, emakumezkoek gizonezkoek baino botere maila txikiagoa dute, nahiz eta gero eta presenteago dauden merkatu berrietan eta tradizioz gizonezkoen lantzat jo izan direnetan. Izan ere, emakumeen ehunekoa murriztu egiten da kategoria profesionalak gora egin ahala, eta ia desagertu egiten da zuzendaritza karguez edo ardurakoez hitz egiten dugunean.


Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) karrerak funtsezkoak dira etorkizuneko profesionalak prestatzeko. Hala ere, gai horietan ikasle interesaturik ez egoteagatiko kezka nabarmena da mundu mailan, are gehiago, datuak generoaren arabera segmentatzen badira. STEM karreretan emakumeek duten presentzia % 28koa da soilik eta matrikulatzen direnetatik % 45ek soilik lortzen dute titulua.


Horregatik, Sarrallek aitortu egin nahi die karrera horietan toki bat egin nahi duten emakumeei eta soldata eta lan baldintzen berdintasuna sustatu nahi du alderdi guztietan, hartara, zuzendaritza eta ardurazko lanpostuetara, pertsonen kudeaketakoetara sartzeko aukera izan dezaten, bai ingeniaritzaren munduan eta bai beste edozein esparrutan.


Horregatik Sarrallek konpromisoa hartzen du unibertsitatean ikasturte bakoitzean matrikularen zati bat finantzatzeko, enpresak aukeratzen dituen emakumezko ikasleei. Gainera, uda guztietan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute ingeniaritza munduan eta sail korporatiboetan. Ikasketen amaierako proiektua ere egin ahal izango dute Taldeko dibisio batean, karrera garatu nahi duten batean, hain zuzen,