Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 24Bilboko Campusa

Deustuk Estatu mailako Ada Byron sariaren VIII. edizioa aurkeztuko du, nazioarteko beste deialdi batzuetan begiak jarririk

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VIII. edizioa aurkeztuko du datorren asteazkenean, martxoaren 24an. Ekimena Estatu mailakoa da eta helburu hau dauka: zientzia eta teknologia esparruetan emakumeek egiten duten lana begi bistan jartzea, I + G esparruko emakumeen bokazioak sustatzeaz gain. Horrela, teknologiak duen garrantzia erakutsi nahi du hazkunde ekonomikoan eta soziosanitarioan. Hala ari da erakusten pandemian zehar.

Teknologia, Ingeniaritza eta Teknologiarekin estu-estu lotuta dauden beste arlo zientifiko batzuetako titulazioa edo ibilbide profesionala duten emakumeak saritzeko sortua da. 2019tik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroko zuzkidura duena) eta gazteena, 35 urtetik beherakoena (1.000 euroko zuzkidura duena). Martxoaren 24tik ekainaren 21era egongo da zabalik deialdia. Eskaerak bide elektronikoetatik baino ezin dira aurkeztu. Hautagai bakoitzak bere burua aurkeztu beharko du edo beste pertsona batek edo erakunde batek aurkeztu beharko du. Saria urrian banatuko da, ForoTech-eko jardunaldien barruan, hau da, Ingeniaritza eta Teknologiaren astearen barruan. Aste horretan, unibertsitatea, enpresak eta ikasleak elkartzen dira, Ingeniaritza eta Teknologia herritarrei hurbiltzeko.

Ada Byron sariak urrezko babeslea du, Microsoft, baita Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde ere, eta laguntzaileak Innobasque eta Basque HealthCluster dira.

Aurkezpeneko ekitaldian, agintari hauek egongo dira: José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Cristina Giménez Elorriaga, Ada Byron sariaren zuzendaria; Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintsun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko diputatua; Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria; Nerea Aranguren, Danobatgroup-en Berrikuntzako zuzendaria; Montse Pardo, Microsoft Ibéricako Erakunde Harremanetako zuzendaria, eta Clara Bozzo, konpainia horren Latinoamerikarako Erakunde Harremanetako zuzendaria.

Horrekin batera, Laura Lechugak, 2020ko edizioan saria jaso zuenak, ponentzia hau eskainiko du: “¿Cómo será el diagnóstico en la era postpandemia?”. Saria eman duten bi herrialdeetako (Mexiko eta Argentina) ordezkarien txandaren ondoren, aurten lehenengoz saria emango dutenen txanda izango da: Uruguai eta Kolonbiarena. Bi herrialde hauez gain, aurtengo edizioak hirugarren kontinente batera jauzi egiteko aukera emango digu. Ekitaldia Ingeniaritza Fakultateko dekano Asier Perallosek emango du amaitutzat.

Aurreko zazpi edizioetako irabazleak hauek izan ziren: Montserrat Meya, adimen artifizialeko eta itzulpen automatikoko aditua; Asunción Gómez, “teknologia semantiko” izenez ezagutzen direnetako ikertzailea; Nuria Oliver, Telefónicako I + G-ko zuzendaria; Regina Llopis, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) Adimen Artifizialera Aplikatutako Matematikako doktorea; María Ángeles Martín Prats, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronikoko saileko irakasle titularra; Concepción Alicia Monje Micharet, Robotikako ikertzailea eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakasle titularra; eta Laura Lechuga, Kimika Zientzietako lizentziatua eta Bartzelonako CSICeko ikerketako irakaslea.

2019ko Ada Byron saria gazteen kategorian Ana Freireri eman zioten, ingeniari eta Informatikako doktore, eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako ikertzaile eta irakasleari; eta 2020an, saria Susana Ladra Gonzálezek eraman zuen, ingeniari eta Informatikako doktore eta Matematikako gradudunak, Hizkuntza eta Sistema Informatikoetako irakasle titularrak.

Oraingoan, eta COVID-19aren ondoriozko pandemia egoera dela eta, aurkezpena online egingo da. 

Ekitaldiaren bideoa

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago