Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko ekainak 23Donostiako Campusa

Deustuk eduki digitaletan emakumeen berdintasunarekiko “erresistentzia antifeministak” aztertuko ditu

ARES (Analysing Antifeminist Resistances) ikerketa programak eta Deustuko Unibertsitateak hainbat topaketa eta eztabaida antolatu dituzte ekainaren 23an eta 24an Donostiako campusean, eduki digitaletan emakumeen berdintasunarekiko ikusten ari diren feminismoaren aurkako erresistentziak aztertzeko. Jardunaldiak ikertzaile, kazetari, kanpainetako antolatzaile eta erakunde publikoetako ordezkariei zuzenduta daude eta feminismoaren aurrerapausoen aurrean onlineko edukietan ikusten diren kontrako erreakzioak aztertzea dute helburu. Feminismoaren aurkako erresistentziak berdintasuneko aurrerapausoen aurrean sortzen diren erreakzio errepikakorrak dira, genero ikuspegia politiketan eta praktikan txertatzeko prozesua oztopatzen dutenak.

“ARES: Feminismoaren aurkako erresistentziak aztertzea” hiru urteko ikerketa programa bat da, emakumeen berdintasunaren aurrean eduki digitaletan (esate baterako, albistea, komentario edo ikus-entzunezko edukietan) azaltzen diren feminismoaren aurkako erresistentziak aztertzea helburu duena. Programak Espainiako Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren Ikerketa Agentziaren babesa du eta biltzarrak, Eusko Jaurlaritzarena. ARES zenbait unibertsitate eta diziplinatako ikertzaileek osatzen dute, horien artean, giza zientziak, komunikazioa, genero ikasketak eta ingeniaritza. Eduki digitalak aztertzea dute helburu, feminismoaren eta berdintasunaren aurrerapausoekiko kontrako erreakzioak azaldu, ulertu eta arintzeko.

Egunak: ekainak 23 eta 24.
Ordua: 09:00etatik 17:00etara (ikus egitaraua)
Tokia: Areto Digitala, Matteo Ricci Eraikin Teknologikoa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.

Jendaurreko eztabaida:
Eguna: ekainaren 23a
Ordua: 18:30-20:00
Tokia: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9) Donostia.

Egitaraua eta informazio gehiago