Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko ekainak 23Bilboko Campusa

Deustu, laugarren postuan 2022ko U-Ranking-ean

Unibertsitatea Espainiako unibertsitate pribatu onenen artean kokatu da berriro ere, BBVA Fundazioak eta Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (Ivie) egindako U-Rankingaren arabera. Ranking horrek unibertsitateen irakaskuntza, ikerketa eta berrikuntza jarduerak ebaluatzen ditu. Ekainaren 22an argitaratutako hamargarren edizioan, Espainiako unibertsitate sistemaren %98 osatzen duten 72 unibertsitateren (48 publiko eta 24 pribatu) informazioa eskaintzen du.


Sailkapen globalaren arabera, Deustu laugarren da, beste unibertsitate batzuekin batera, eta 4 unibertsitate pribatu onenen multzoan dago, Espainiako Unibertsitate Sistemaren batez bestekoaren gainetik kokatuta, honelako adierazleetan:


• Nazioarteko mugikortasun programako ikasleen %
• arrakasta tasa
• ebaluazio kuota
• iraunkortasun tasa
• aurrekontua/ikasleak
• Graduondoko ikasleen %
• Europako ikerketa funtsak/irakasle-ikertzaile doktoreko
• Irakurritako doktorego tesiak/irakasle-ikertzaile doktoreko


Era berean, laneratzeko adierazleetan, hala nola afiliazio tasa, tituludunen kontratazioa eta tituludunen batez besteko kotizazio oinarria, Deustuk Espainiako Unibertsitate Sistemaren batez bestekoa gainditzen du.


Errendimenduko sailkapenak


Posizio globalaz gain, U-Ranking-ek errendimenduko sailkapen zehatzak eskaintzen ditu irakaskuntzaren eta ikerketaren, eta berrikuntzaren dimentsioetan. Emaitzen konparazioan, unibertsitatearen tamaina kontuan hartuta, Deustuk 2. postua lortu du irakaskuntzan eta 7.a ikerketan eta berrikuntzan. Azken arlo horretan lortu du Deustuko Unibertsitateak Espainiako lehen unibertsitate pribatua izatea.


Graduondoko ranking-a


2022ko txostenak graduondoko prestakuntza arloko sailkapena eskaintzen du eta ikasketa horien hazkunde handia berresten du, batez ere unibertsitate pribatuetan, non ikasle kopurua bikoiztu egin baita hamar urtean, %44ra iritsi arte.
Alde horretatik, Deustu unibertsitate pribatu nagusien artean dago jakintza-adar guztietan. Zehazki, Osasun Zientzietan, Deustu 15 unibertsitate onenen artean eta lehen 3 pribatuen artean dago, Nafarroarekin eta Madrilgo Europako Unibertsitatearekin batera.