Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 17Bilboko Campusa

Deustuk adimen desgaitasuna dutenentzako titulu aitzindariaren lehen promozioa atera du

Gaur, irailak 17, Bilboko campuseko Paraninfoan diplomak banatu dira, "Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma” izenekoak. Diploma horrek lehen promozioko 15 ikasleen lana aintzatetsi du.

Deustuko Unibertsitateak eta GAUDE elkarteak diseinatu, kudeatu eta eman dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen unibertsitate-titulua da, adimen desgaitasuna duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei enplegurako eta gizarteratzeko prestakuntza integrala eta unibertsitatekoa eskaintzen diena.

Ildo horretan, Diplomak aukera ematen die prestakuntza akademikoarekin eta bokaziozko prestakuntzarekin jarraitzeko, helduarorako bidea erraztuko dien enplegua bilatzeko, haien bizi-kalitatea eta enplegagarritasuna areagotuz eta bizi-proiektu osoa, independentea eta egokia ahalbidetuko duten aukerak sortuz.

Diploma Bilboko Campuseko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte eta Lege Zientzien jakintza-adarraren barrukoa da, eta bi ikasturtetan egituratzen da, bakoitza 30 ECTS krediturekin eta guztira 15 irakasgairekin.

Informazio gehiago
 

17/09/2021 - Deusto lanza la primera promoción de su título pionero para personas con discapacidad intelectual