Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 21Bilboko Campusa

Deustu unibertsitatea onenen artean 11. Garapen Jasangarriaren Helburuan (Hiri eta komunitate jasangarriak) eta 8. GJHan (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) sustatzeko

THE Impact rankingak, Times Higher Education britainiar erakunde ospetsuak egindako unibertsitate inpaktuaren rankingak, munduko 100 unibertsitate onenen artean eta Espainiako 10 unibertsitateen artean kokatu du Deustuko Unibertsitatea Nazio Batuen GJHen sustapenean. Zehazki, 11. Garapen Jasangarriaren Helburuan (Hiri eta komunitate jasangarriak) eta 8. GJHan (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa).

Ranking horrek unibertsitateen inpaktu soziala neurtzen du, bai eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta Agenda 2030 garatzen egiten duten ekarpena ere. Rankingean, bost kontinenteetako 98 herrialdetako 1.200 unibertsitateri baino gehiagori buruzko informazioa jaso eta ebaluatu da.

Rankingak bereziki baloratu du Deustuko Unibertsitateak hiriak inklusiboagoak eta jasangarriagoak izan daitezen egindako ekarpena (11. GJH), eta kulturari, ondareari eta tradizioei emandako babesa azpimarratu du. Era berean, rankingak munduko 100 unibertsitate onenen artean jarri du Deustuko Unibertsitatea, lan duina eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeagatik (8. GJH), eta kalitatezko prestakuntzaren, enpleguaren, ekintzailetzaren eta inguruko eragile ekonomiko eta sozialekiko harremanen aldeko apustua nabarmendu du.

Emaitza horiek Deustu erreferentziazko unibertsitatea dela berresten dute, mundu inklusiboago eta iraunkorragoarekin duen konpromisoagatik, eta murgilduta dagoen lurraldearen kulturari eta garapen ekonomikoari egiten dion ekarpenagatik. Deustuko Unibertsitatearen nazioarteko aintzatespen horren oinarri dira nazioartean balioetsitako prestakuntza eredu bat eta gizarte eraldaketaren zerbitzura dagoen ikerketa bat, administrazio publikoekin, enpresekin eta gizarte-erakundeekin lotura zuzena duena.